Carlos Totorikak Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitatearen topaketan parte hartu du

07.07.17
Erakundea

2017. urte honetan ETAk Bartzelonako Hipercor supermerkatuaren aurka egindako atentatuaren 30. urteurrena betetzen da, baita Miguel Ángel Blanco zinegotzi ermuarra bahitu eta erail zuteneko 20. urteurrena ere. Hori dela eta, Santanderreko Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitateak “De Hipercor a Ermua. El terrorismo de ETA y sus víctimas” izeneko topaketak antolatu ditu, eta bertan izan da Carlos Totorika alkatea.

Ikastaroa uztailaren 5etik 7ra luzatuko da Kantabriako hiriburuan, eta terrorismoak mendebaldeko gizarteetan duen presentziaren ikuspuntu zabala eskaintzea du helburua. Era berean, ETAren aurkako borrokan Zuzenbide Estatuak izandako garaipenean justiziak zer-nolako lekua izan duen gogoeta egin nahi da. Testuinguru horretan, garai ezberdinetako biktimen ahotsak bildu dira topaketa honetan, eta biktimen eta memoria politiken inguruko iritzi publikoa ezagutzera eraman nahi da.

Carlos Totorika alkateak aktiboki parte hartu zuen ikastaroan atzo osteguna, “El caso de Miguel Ángel Blanco y la socialización del sufrimiento” izenburuko hitzaldiarekin. Atzoko jardunaldiko gai nagusia “La persecución del adversario político” izan zen.

Topaketa gaur amaituko da, ostiralean, “La respuesta al terror” izeneko jardunaldiarekin. Bertan izango dira María del Mar Blanco, M.A. Blancoren arreba, eta Florencio Domínguez, Terrorismoaren Biktimen Memoria Zentroko zuzendaria.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen