Euskal alderdi politiko guztiak bildu ditu Ermuan M.Angel Blancoren oroimenak
Orain 20 urte ETAk bahitu eta exekutatua zuen Miguel Angel Blanco zinegotzi ermuarraren eta 1997ko egun haietan egindako mobilizazioen oroimen ekitaldia egin du gaur Ermuko Udalbatzak. Harrez geroztik haren memorian urtero egin legez, aurtengoa hogeigarren urteurrena izanik, zeina jendetsuago izan den Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten partidu guztietako ordezkariak, herriko bi biktimen senitarteko zuzenak, eta Batzar Nagusiak, hiru lurralde historikoen udaletako ordezkariak, Estatuko Segurtasun Indar eta Gorpuen ordezkariak –Polizi Nazionala eta Guardia Zibila-, Ertzaintza, enpresarien elkartea, sindikatuak eta herritarrak bildu baititu.
Carlos Totorika alkateak ireki du ekitaldia eta bere hizketaldian gogoratu du Blancoren bahiketak eta erail aurretik bandak emandako 48 orduko ultimatumak euskal gizartearen gehiengoa esnarazi zuela “herritarren mobilizazioa” abiaraziz “askatasuna lortzeko bideari ekinez”. Totorikaren esanetan gizarte eta herritarren erantzunak “ETA gailentzea” ahalbidetu izan du.
Jarraian, Jose Maria Calleja kazetariak Miguel Angel Blancoren heriotzak inflexio puntua izan zela gogora ekarri du. “Aurretik manifestazio isiletara hamar lagun eskas ateratzen baikinen, gerora herritarren matxinadari” ekin zitzaiolarik erantsiz. Zinegotzi ermuarraren erailketa “Ortega Lara askatu izanaren mendekua” izan zela gehitu du, bandarentzat erabaki hori “akats larria” suertatu izan zelarik; “amaieraren hasiera” izan zena bere ustez.
Bi ordezkariek esandakoa, hitzez hitz, entzun ahal izateko, gure Ivoox korporatiboan mp3ko audio artxiboa uzten dizuegu. Biek batera harriz eginiko monolito plakaduna estalgabetu dute. Aipaturiko plakak una inscripciónondorengo hitzak.
jasota ditu
Ekitaldiari amaiera eman aurretik bertaratutakoek lora eskaintza egin dute, arrosa gorriak utziz Agustin Ibarrolak biktima guztien oroimenez egin eta oparitu zuen eskulturaren aurrean jarritako bi lorontzietan. Autorea ez da etorri gaur, edadetua dagoelako. Estatuaren oinean gaur su-ontzi bat egon da, piztuta.
Gaurko ekitaldia terrorismoak utzitako biktima guztien oroimenez eta Ermuan utzitako Sotero Mazo eta Miguel Angel Blanco herritarrak gogoratzen dituen eskulturaren aurrean egin da. Horretan euskal administrazio publiko eta alderdi politiko guztietako ordezkariak izan dira. Horien artean; besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Estefania Beltran de Heredia eta Iñaki Arriola sailburuak, Eusko Legebiltzarreko presidentea, Bakartxo Tejeria, EH Bilduko kide Maddalen Iriarte, Pello Urizar, Eva Blanco eta Julen Arzuaga legebiltzarkideak, EAJko ordezkari ugari, horien buru Bizkaia Buru Batzarreko presidente Itsaso Atutxa, Podemos alderdiko idazkari Nagusia, Nagua Alba, PSEko kargu eta ordezkari asko, PSOEko presidente den Cristina Narbona buruz, Patxi López lehendakari ohia, eta PP alderdiko ordezkari taldea, Alfonso Alonso ministro ohia buru zutelarik. Horiekin batera, EUDELeko Presidente Imanol Landa; Arartekoa, Manu Lezertua eta Euskal Herriko Justizia Epaitegi Goreneko presidente, Juan Luis Ibarra, ertzaintza, Polizia Nazional eta Guardia Zibilen agintariekin.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua