Junior selekzioaren deia jaso du Errotabarriko Erauskinek Eslovenian jokatuko Europa 2017 Txapelketarako

13.07.17
Kirolak

Errotabarri Eskubaloi Kirol Elkarteko Anne Erauskin Martinez (1998) jokalariak estatuko selekzioaen deia jaso du berri ere eta uztailaren 27 abuztuaren 6ra bitartean Eslovenian jokatuko den Europako 2017 Txapelketa jokatuko du. Jorge Dueñas hautatzaile euskaldunak hegalari ezkertiarrarenganako konfiantza mantendu eta berri deitu duelako. Ermuarra hautaturiko 16 jokalariekin bildu da “ilusioz eta bere aletxoa lagatzeko gogoz”. Iazko udan ere, estatuko selekzioarekin aritu zen Suedian Opena, lagun arteko partida bi Kroazian eta Mundu Txapelketa Eslovakian jokatzen, orduan jubenilen entrenatzaile zen Jenaro Felixek deituta. Aurten, senior kategorian bete duen bigarren denboraldia izan da, Imanol Alvarez Arrutiren zuzendaritzapean. Azken denboraldi honetan talde lanean saiatu eta heldutasunean aurrera egin du, defentsa lana indartu eta areagotuz, erasoak murriztuz nahiz eta jaurtiketa bortitza izaten jarraitzen duen.

Ohorezko Zilar mailako seniorrean jokatzen duen gazte honek bere jaioterri den Ermuko izena Europan barrena zabaltzen lagunduko du berriz ere. Gaur arte Pinton (Madrilen) izan kontzentratuta eta goizean Marseillarantz abiatu da taldearekin batera Kontinenteko txapelketarako prestatze lanean egin izan duen bigarren astean. Esan bezala, Madriletik Frantziara doa non Dueñasek zuzentzen duen taldeak etxekoen, Errusiarren eta Errumaniaren aurkako partidak jokatuko dituen. Aurretik, ekainaren 23tik 30era bitartean, ‘gerrera’ juniorrak Getxoko Faduran izan dira kontzentratuta atal fisikoa prestatzen goizeko eta arratsaldeko saio trinkoak eginda.

Erauskin kirolariak udari amaiera emango dio Eslovenian, uztailaren 26an bertaratuko baita errepublika horretara 2017ko Europako txapelketari aurre egiteko, biharamunetik hasi eta abuztuaren 6ra bitartean. Ea finalera sailkatzeko paradarik duten. Espainia C taldearen baitan dago Frantzia, Alemania eta Serbiarekin batera. Horiek hirurekin aritu beharko da, nor baino nor. Uztailaren 23tik 26ra Madrilen kontzentratuko da berriz ere, Europa erdialdean eta penintsula balkanikoan kokatuta dagoen Eslovenia errepublikara bidaiatu aurretik. Zorte on!

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira