Txarangen jokoak eta Zea Mays Santixauetarako motorrak berotzeko

14.07.17
Kultura eta Gazteria

Hamar egun baino ez dira falta 2017ko Santixau jaiak hasteko, eta Ermua gaur bertan, ostirala, murgilduko da festa giroan. Asteburuan zehar ekitaldi ezberdinak ospatuko dira herriko jai nagusiei begira kaleak girotzeko.

Festetako egitaraua gaur arratsaldeko 17:00etan hasiko da Santixauetako Padel Txapelketako finalerdiekin, San Pelaioko kantxetan. Baina urtero bezala, jende gehien batuko duen ekitaldia txarangen jokoen hasiera izango da. Aurtengoan, harra eta jatorrizko bekatua izango dira Txarangen Batzordeak antolatzen duen lehiaketako lehenengo probak, eta 19:00etan hasiko dira Orbe Kardinala plazan.

Bestalde, 22:00etatik aurrera, Martxoa 8 plaza Festan Blai gunea bihurtuko da, eta gaztetxoek Josu Rodríguez eta Txurru DJen musika entzun, jokoetan parte hartu eta opariak eskuratzeko aukera izango dute.

Zea Mays, asteburuko protagonista

Larunbatean, uztailak 15, jaietako programazioak aurrera jarraituko du goizeko lehen ordutik hasita: txakurren erakustaldi-lehiaketa Mallabiko San Pedroren zelaian (08:00), Padel Txapelketaren jarraipena San Pelaion (09:00), arku-tiro proba Orbe Kardinala plazako frontoian (10:00) eta mahaiko estrategia jokoen jardunaldia Lobiano Kultur Gunean (10:30).

Indarrak hartzeko, PAACE elkarteak bazkari herrikoi senegaldarra antolatu du Martxoaren 8 plazan 14:00etatik aurrera, Afrika-Ermua III. Kultur Arteko Jardunaldien barnean. Jaapo Lyguey eta Mlomp Cultura dantza eta musika taldeek girotuko dute bazkaria, eta ekitaldia arratsaldean amaituko da, 19:00etan hasiko den El Malick Band taldearen reggae folk kontzertuarekin.

Asteburuko ekitaldirik indartsuena 23:30ean hasiko da Orbe Kardinala plazan Zea Mays taldearen eskutik. Bilboko laukotea, Aiora Renteria abeslaria buru duela, bere 20. urteurrena ospatzen ari da “20 Uda Harro Tour” birarekin, eta Ermuan izango da larunbatean “Harro” zortzigarren eta azken diskoko abestiak aurkeztu eta taldearen doinurik ezagunenak plazaratzeko.

Igandean, musika eta kirol gehiago

Jai giroko lehenengo asteburua osatzeko, igandean ere ekintza desberdinak burutuko dira herrian, bai kirol arlokoak, baita musikatuak ere.

09:00etan Padel Txapelketako finalak hasiko dira San Pelaioko kantxetan, eta 10:00etan, aldiz, XV. Blood Bowl txapelketa ospatuko da San Martin plazan Draconia elkartearen eskutik. Blood Bowl mahaiko estrategia joko ezaguna da, txandaka jokatzen da eta futbol amerikarra eta fantasia nahasten dituen unibertso batean kokatzen da.

Nazio mailako neska-mutil txirrindulari benjaminek, alebinek eta infantilek ere lehiatzeko aukera izango dute 11:00etatik aurrera Ermuko Txirrindulari Elkarteak Anbreko poligonoan antolatu duen txirrindulari lasterketan.

Egunari amaiera emateko, Versionarios taldeak kontzertua eskainiko du 20:00etatik aurrera Martxoak 8 plazan.

2017ko Santixau jaietako programa osoa kontsultatu ahal izateko, sakatu esteka honetan.

Lotutako albisteak

Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan
Imagen
20.05.25
Txabi Arnalek azken bi argitalpenak aurkeztuko ditu Ermuan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne