Zahartzaroari begira Europako lekurik onenetakoen artean dago Bizkaia
Hirugarren postuan dago Danimarka eta Suediaren atzetik
Bizkaiko Diputatu Nagusiak harrera egin zien atzo Adinekoen Kontseiluko hogei bat ordezkariri eta Bizkaia adin guztietarako lurralde bilakatzeko Aldundiaren estrategian parte hartzen ari diren udalerrietako alkate eta ordezkariei. Bizkaiko ia hogei udalerrik jasotzen dute dagoeneko Foru Aldundiaren laguntza euren politikak adinaren ikuspegitik aztertzeko. Bizkaiko biztanleen % 58 dira ia, duela bi urte baino % 25 gehiago, eta 2020rako ezarri zen % 70eko helburutik oso gertu jada.
Udalerri horien artean dugu Ermua, “Edadetuekiko herri abegitsuagoa” izenburuko proiektua mamitzen ari baikara, horren xedea herriko diagnostikoa egitea eta hobekuntzak planteatzea dira, hiria pertsona guztiontzat adeitsuago bat izateko. Ermuan Foru Aldundiaren estrategiarekin bat egin dugu udal politiketan eta etorkizuneko zerbitzu nahiz espazioen diseinuan adinaren ikuspuntua ere kontutan hartzeko, izan ere biztanleon bataz besteko adina indizea gora egiten jarraitzen duelako. Jose Luis Araujo alkateordea aldundiak deitutako eta Unai Rementeria Diputatu Nagusia buru izan zuen bilera horretan egon zen, agintariaren alboan kokatuta argazkian ikus daitekeenez.
"Europako hirugarren lurraldea gara aktibo zahartzeko egokiak diren inguruneen kapazitateari dagokionez. Gure aurrean, Danimarka eta Suedia baino ez daude". Unai Rementeria Bizkaiko Diputatu Nagusiaren adierazpena da hori "Bizkaia, adin guztietarako lurraldea" estrategiaren balantzea egitean; estrategia horren bidez, duela bi urte martxan jarri ziren biztanleen zahartze aktibo eta osasungarria bultzatzen duen Lurraldea eraikitzeko politika publikoak lortzeko tresna berriak. Diputatuak nabarmendu zuenez, Lurraldea adinaren ikuspegitiko eraldaketa-prozesuetan inplikatzeko konpromisoan, "iazko ekitaldian % 33tik abiatu ginen, eta dagoeneko biztanleen % 57,74 daukagu martxan, bi urte laburretan. %70era iristea da gure helburua. Ziztu bizian goaz", erantsiz.
Dagoeneko 19 udalerrik proiektu bat dugu gure politikak adinaren ikuspegitik aztertzeari ekiteko. Diputatu Nagusiak azpimarratu zuenez: "Orain dela bi urte bi udalerri zeuden horretarako prest: Durango eta Bilbo. Pixkanaka, beste batzuk gehitu dira helburu horretara: Getxo, Abanto-Zierbena, Balmaseda, Bermeo, Ea, Ermua, Igorre, Santurtzi, Abadiño, Arrigorriaga, Basauri, Berango, Ispaster, Lea-Ibarra, Lekeitio, Sestao eta Sopuerta. Poz-pozik egoteko modukoa da" gehituz.
Rementeriak aurreratu zuen datozen asteotan handitu egingo dela proiektu horiek martxan jartzeko diru-laguntzen deialdia, zeina 2017ko ekitaldian 180.000 euroraino hasiko den, udal-erakundeek aurkeztutako eskaera guztiei erantzun asmoz.
Lotutako albisteak

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du