Txarangen Batzordeak herria girotzen jarraituko du gaztetxoen joko ezagunekin
Ermuko festa giroko lehenengo asteburuaren biharamuna eta gero, astea ekitaldiz blai hasiko dugu 2017ko Santixauak hasteko aste bat baino falta ez den honetan.
Gaur astelehena, uztailak 17, txarangen jokoekin jarraituko dugu 19:00etatik aurrera Orbe Kardinala plazan. Harraren eta jatorrizko bekatuaren proben ostean, gaur artaburu proba eta sokatira izango ditugu lehian. Gauean, aldiz, 22:30etik aurrera, Rojo Cancionero kantautorearen kontzertua izango da Martxoak 8 plazan, Komite Internazionalistek antolatuta.
Jaietako egitarauak bihar arratsaldean jarraituko du, 19:00etan, finalen aurreko azkenengo txarangen arteko jokoekin: triatloia eta pepinoa. Geroago, 21:00etan, indarberritzeko aukera izango dugu plazan ospatuko den ogitartekada herrikoiarekin. Bertan, Txarangen Batzordeak ogitartekoak eta edariak banatuko ditu salneurri berezian. Horrela, sabela beteta, txarangen arteko abesti lehiaketaz gozatzeko aukera izango dugu 22:30etik aurrera. Irulitxa txarangak ere parte hartuko du ekitaldian, baina lehiaketatik kanpo.
Astearen erdira iristean, asteazkenean, uztailak 19, ekimen berri bat izango dugu Euskal Birusa elkartearen eskutik. Plaza Irrintzika du izena, haurrentzat musika eta dantza uztartzen dituen jarduera da eta 17:30ean hasiko da Martxoak 8 plazan. Une batzuk geroago, 18:00etan, Skorpio Futbol Taldeak antolatzen duen Futbito Txapelketa hasiko da Udal kiroldegian.
Txarangen arteko jokoak azken txanpan sartuko dira, eta 19:00etatik aurrera sokatirako finalak eta kuboen proba lehiatuko dira. Eta gauean, berriz, bertso jaialdia ospatuko da 22:30etik aurrera Martxoak 8 plazan, Deba-beheko Bertso Eskolak antolatuta. Bertan parte hartuko dute Beñat Ugartetxea, Arrate Illaro, Miren Amuriza, Onintza Enbeita, Xabier Maia eta Unai Mendizabal bertsolariek, eta Unai Rodríguez izango da gai-jartzailea.
Jaietako programa osorik ikusi dezakezu hemen.
Lotutako albisteak

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du