Herriko umeek euren egun handia ospatuko dute ostegun honetan

19.07.17
Kultura eta Gazteria

2017ko Santixauetako jai egitarauak martxan eta bizi-bizi jarraitzen du, eta ostegun honetan Ermuko haurren txanda izango da. Herriko txikienek goizetik gauera arte ekitaldi ezberdinez gozatzeko aukera izango dute bihar.

Jaia 10:30ean hasiko da Orbe Kardinala plazan, buruhandien irteerarekin batera, eta festak leku berean jarraituko du haurrentzako parkearekin. Bertan, puzgarriez, jokoez eta Txarangen Batzordeak antolatutako tailerrez gozatzeko aukera izango da 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Euria eginez gero, ekintza guztiak Aritzmendi pilotalekuan burutuko dira.

Arratsaldean, Txarangen Batzordeak txokolate-jan handia antolatuko du neska-mutil guztientzat, indarrak hartu eta puzgarrietan jolasean eta tailerretan ikasten jarraitu ahal izateko. Gainera, 19:00etan “Kantu Kolore” haurrentzako musika ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da Orbe Kardinala plazan.

Herriko txikienen egun handiena biribiltzeko, Orbe Kardinala plaza apar jai erraldoi bihurtuko da 20:30etik aurrera. Geroago, giro lasai eta erlaxatuagoan, Hutsa eta Doblea bikoteak pop akustikoko kontzertua eskainiko du 22:30etik aurrera Martxoak 8 plazan.

Jarraian 2016ko Umeen Eguneko irudiak uzten dizkizuegu.

Futbito txapelketak aurrera jarraitzen du

Jada aipatutako haurrentzako ekimenez gain, Skorpio Futbol Taldeak antolatzen duen futbito txapelketak ere izango du bere tartea ostegunean. 18:00etatik aurrera jokatuko dira partiduak Udal kiroldegian, eta ostiralean ere leku eta ordu berean jarraituko dute norgehiagokek. Txapelketako finalak larunbatean izango dira, egun osoan zehar, 10:00etatik aurrera.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu