Larunbaterako deitu du Aratarraik ezetz 69 minututan igo Urkora?
Asteburu honetan Artarrai mendi taldeak Urkora 69tan ezetz! proba herrikoi eta lehiaketaren edizio berria gauzatuko du. Jarduera herriko Santixau jai eta egitarauaren barne dago. Proba larunbatean eta goizeko 10:00etan hasiko da Patxi plazatik, parte hartzea nahi duten guztien izen eman eta euro 1 utzi ondoren. Proba erronka da eta Urkora 69 minututan igotzean datza. Probak erraz samarra ematen badu ere, ez da horrela eta lehiaketa honek bere berezitasuna du, parte hartzaileek ezin izango baitute erlojurik edo denbora neurtzeko beste inolako gailurik erabili igoerako erritmo eta abiadura doitzeko. 69 minutu baino lehenago heltzen dena deskalifikatua izango da, marka horren goitik gertuen heltzen dena izango delarik irabazlea.
Artarrai mendi taldeak proba bitxi honen bitartez jaietako egitarauaren barruan goiz pasa ederra eskaini nahi dei partaideei, patxadaz eta soseguz, mendi irteera hau disfrutatu eta mendizaletasuna suspertu. Izen-emateekin bildutako dirua irabazleari emango zaio Urkoko puntan sari gisa. Artarrai taldeak dei zabala luzatzen digu herritarroi parte har dezagun, naturaz eta inguruneaz gozatuz.
Lotutako albisteak

Playback lehiaketarekin amaituko dira gaur txarangen arteko jolasak

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita