Gaueko tren zerbitzuak festak segurtasunez gozatu ahal izateko

21.07.17
Kultura eta Gazteria

Herriko Santixau jaiak direla eta, Euskotrenek gaueko tren zerbitzu bereziak eskainiko ditu Deba eta Ermua artean egungo garraio eskaintza osatzeko.

Asteburu honetan, uztailaren 22tik 23ra bitarteko gauean, larunbatetako ohiko zerbitzua indartuko da La Pegatina eta Stai Zitto taldeen kontzertuak direla eta. Horrela, ordubetero tren zirkulazioak egongo dira Deba-Ermua artean 01:00etatik 07:00etara, gutxi gorabehera.

Bestalde, uztailaren 24tik 25erako gauean, 2017ko Santixauen aurkezpenaren ostean, Euskotrenek Durango eta Elgoibar artean tren zerbitzu bereziak eskainiko ditu, eta bi ordutik behin igaroko dira.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileak Euskotrenekin harremanetan jar daitezke 944 333 333 telefono zenbakira deituta. Horrez gain, Euskotreneko langileak dauden geltoki eta geralekuetan informazioa jaso dezakete, baita www.euskotren.eus webgunean, enpresaren app ofizialean edota @EuskotrenEJGV Twitterreko kontuaren bitartez ere.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu