Santixau jaietaz burubelarri sartu aurreko asteburua

21.07.17
Kultura eta Gazteria

Ermuak jai nagusien aurreko asteburu bizi-bizia pasatzeko prest dago. Jai-egitaraua lepo dago, eskaintza zabala eta denon gusturako jarduerak baitakartza aukeran. Aurten ia astebete jaietan pasatzeko parada izango dugu, eta gozatzeko. Koadrilen arteko jolasak gaur bukatuko dira play-backeko lehiaketarekin. Play-back lehiaketa oso errotuta dugu eta zale asko biltzen ditu plazan urtero. Eguneko jarduerarik garrantzitsuenetakoa da, pala txapelketako finala ahantzi gabe.

Larunbat eta igandean zehar hamarna jarduera izango ditugu gutxi gorabehera, goizetik hasi eta gauera artean. Horien artean azpimarragarri dira ‘La Pegatina’ talde kataluniarrak eta ‘Stai Zitto’ ermuarrak larunbat gauean emango duten zuzeneko kontzertu beroa. Eta baita ere, futbol-aretoko partidak, Urko mendira igoera, mendiko txirrindularitza, boloak, musika eta dantza erakustaldia, eta abar. Gauza ugari eta denon zaletasunak asetzeko beste.

Jarduera eta ordutegiak kontsultatzeko, azpiko informazio gehiagoko lasterbideari lotura egin diogu, horretan 2017ko Santixauen programa ofiziala eskainiz.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu