Etengabeko festaz eta dibertsioz betetako 77 ordu hastear dira Ermuan

24.07.17
Kultura eta Gazteria

Ordu batzuk baina ez dira falta 2017ko Santixau jaiei hasiera emango dien txupinazoa jaurtitzeko. 19:00etan, Aner Gorrotxategi ermuarrak botako du herriko festen hasiera iragartzen duen suziria, eta une horretatik ostegun gauera arte, uztailak 27, festa eta dibertsioa izango dira nagusi gure udalerrian.

Juanma Cano kazetaria (Cadena SER Eibar) eta Maialen Arrizabalaga abeslaria (Stai Zitto) arduratuko dira txupinazoaren aurreko uneak girotzeaz Orbe Kardinala plazako kioskoan. Behin 19:00ak iristean, ETB2 telebista kateko ‘El Conquis’ saioan ezagun egin den Aner Gorrotxategi herritarrak txupinazoa botako du eta txarangek herriko kaleetan egingo duten desfileari hasiera emango die.

Irulitxa eta New Tocados txarangek eta Brincadeira batukadak jarriko dute musika desfilean zehar. Aurreko urteetan bezala, Txarangen Batzordeak azaldu du Pololaren irudiak bananduko dituela kalejiran busti nahi duten pertsonak eta busti nahi ez dutenak. Horrela, jaietako pertsonaiaren aurretik doazen pertsonek, esaterako, instrumentuak daramatzaten musikariek, ez dira etxeetatik botako den urarekin bustiko. Pololaren atzetik doazenek, aldiz, kokapen horrekin adieraziko dute ez zaiela axola bustitzea.

Bestalde, gogorarazi nahi dizuegu 2017ko Santixauen hasiera ofiziala baino lehen, 17:00etan, Drogomenpekotasun Prebentzioko Udal Zerbitzuak jaietako opariak banatuko dituela Patxi plazan.

Musika, jaietako protagonista

2017ko Santixauen hasiera honetako protagonista nagusia musika izango da. Gaur gauean gustu guztietarako kontzertuak izango ditugu gure herrian.

Orbe Kardinala plazan, 23:00etan hasi eta 04:00ak arte, Pasarela orkestraren dantzaldi animatua izango dugu.

Bestalde, rock musikaren zaletuek Martxoak 8 plazan izango dute euren tartea, Beti Txarto elkarteak antolatutako rock jaialdiaren eskutik. Bertan izango dira Fractality herritarrak, Hilotz, Lampr3a eta Childrain.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu