2017ko jolasak: 'Parrandazaleak' garaile playbackean eta 'Txepetxak' sailkapen orokorrean
‘Txepetxak’ txarangak irabazi du koadrilen arteko aurtengo jolasak, ostiral gauean playbackari zegokiona jokatu ondoren. Taldea sailkapen nagusiaren buru da astebetean guztira 284 puntu metatu ondoren, playbackekoan azken 29ak bilduta gero. Podium orokorraren bigarrenean geratu dira ‘Parrandazaleak’ eta hirugarren ‘Gogaikarriak’ -274 eta 258 punturekin-, hurrenez hurren. Irabazleek gailentzea lortu dute 9 probatan parte hartu, horietako bitan garaile izan eta puntuaketan erregulartasuna ezaugarri nagusi izanik, bataz bestekoa 30 inguru baitute. ‘Parrandazaleak’ aldiz, hiru probatan nagusitu arren, lortutako emaitzak gorabehera handiagoa izan dutenez -20 eta 27 puntua, esaterako-, bigarren lekuarekin konformatu behar.
Playbackeko edizio ‘landua’ eta mezuduna izan da, nahiz kopuru txikiagoa parte hartu
Aurtengo playback lehiaketan ‘Parrandazaleak’ nagusitu da, asko landutako –koreografia, eszenografia, jantziak, eta abar…- ‘Akelarreari’ esker, 36 puntuak poltsikoratuaz. Bigarren postua merezimenduz jaso zuten ‘Zorigaitzak’ koadrillako gazteek, Macaco abeslariaren ‘seguiremos’ abesti solidarioaren bertsioaz. Taldeak saria Minbiziaren elkarteko herriko Batzordeari emateko asmoa zuela iragarri zuen. Hirugarren ‘Hegarriak izenekoak izan ziren Queen taldearen –Freddy Mercury maisutasunez imitatuz- Fábrica triangle Shirtwaist abestia oinarri hartuta.
Laburbilduz, aniztasuna eta kalitatea izan dira ezaugarri nagusiak aurten, mezudun taularatzeak egin izan dituztelarik koadrilak: generoen arteko berdintasun eta errespetuaren alde; gaixo dauden pertsonak aintzat hartuz, euskara ahantzi gabe, Korrikaren lasterketa koloretsua erreproduzituz; ‘Otaku’ hiri-tribu japoniarrei ere tarte eginez, Pop japoniarraren mix batez.
Txaranga | Abestia | Puntuak Playback | Jolasetan part. hart. hobaria | Hobaria (sexista, homofoba edo xenófoba ez izanagatik) | Puntuak guztira | Bigarren bozketa |
---|---|---|---|---|---|---|
Parrandazaleak | Akelarre | 170 | 24 | 20 | 214 | 50 |
Zorigaitzak | Macaco ''Seguiremos'' | 167 | 24 | 20 | 211 | 42 |
Hegarriak | La fábrica Triangle Shirtwaist con Queeen | 170 | 24 | 20 | 214 | 40 |
Txepetxak | Regreso al pasado de la música | 163 | 24 | 0 | 187 | - |
Turuteroak | Korrika 2017 | 132 | 24 | 20 | 176 | - |
Jakintsuak | Remix POP japonés | 137 | 0 | 20 | 157 | - |
Geldiezinak | Película Vaiana | 111 | 24 | 20 | 155 | - |
Gogaikarriak | Banda sonora Metal | 110 | 24 | 0 | 134 | - |
Hezigaitzak | Película Malefica | 98 | 0 | 20 | 118 | - |
Lotutako albisteak

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du