Estatuko eskubaloi taldeko neska juniorrak sailkapenik onena lortzeko borrokan

02.08.17
Kirolak

Jorge Dueñas bilbotarrak entrenatzen dituen Espainiako eskubaloi taldeko neska juniorrak sailkapenik onena lortzeko borrokatzen ari dira Eslovenian jokatzen ari den Europako txapelketan, taldeen arteko fasean kanporatuta geratu ondoren. Taldea une honetan bertan jokatzen ari da bere 5. partida Portugalen aurka -2. zatia hastear dago eta zuzenean ikus daiteke -ehftv.com- webgunean. Partida honetan pistan izan ditugu entrenatzaileak deitu eta eraman dituen hiru jokalari euskalduna: Anne Erauskin ermuarra (Errotabarri E.K.E) eskumako eskuturrean benda zuria daramana; Ohiane Manrique (C.B. Zuazo) eta Estitxu Berasategi (Berabera taldeko Usurbildarra). Atseden aldian gorriak aurretik izan dira, 15 eta 13 tanto edukiz markagailuan. Partida zabalik da eta parekotasuna da ezaugarri nagusia.

Espainiarrak C taldean txertaturik izan dira eta horretan jokatu dituzten hiru partidetatik bitan galtzaile atera dira norgehiagokan: Espainia 20- Alemania 21; Serbia18-Espainia 34 eta Espainia 25-Francia 34. Markagailu horien arabera sailkapenean hirugarrenak izan dira eta erdiko erronda jokatzera behartuak, non sailkapenik onenaren bila buru-belarri ari diren Eslovenian jokoan den Europako 2017 txapelketa honetan. Saiatzen ari dira eta bidean daude, atzokoan mendean hartu zituzten etxekoak, 25 eta 23 tanturekin gailenduz Esloveniako taldeari.

Zorte on gaurko partidurako nahiz gainontzekoetarako. Azpian, txapelketako argazki bilduma ustez dizuegu, non Anne ikus daitekeen jokoan. Argazkiak, Javier Fernández-Agustí asturiarrak utzi dizkizu, musu-truk.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira