'Trolls' filmaren eskutik gau koloretsu eta dibertigarria izango, kaleko zinearen emanaldian

07.08.17
Kultura eta Gazteria

Kaleko zine emanaldiko bigarren filma ikusi ahal izango dugu gaur, gaueko 10etatik aurrera. Animaziozko pelikula dugu gaurkoa, ‘Trolls’ haur-komedia. Baina lasai egongo, adin guztikoak disfrutatzeko aukera izango dugu koloreko panpin hauen abenturekin. Filma ipara amerikarra da, zuzendaria Mike Mitchell eta Erica Rivinoja da, pelikulako gidoilaria. Ekoizleak DreamWorks Animation eta 20th Century Fox. Generoa berriz animazioa eta zine fantastikoa, beraz familia guztiarentzat egokia eta gazteentzat aproposa.

Sinopsia

Trolls-ak ile koloretsu eta zoroengatik ezagun diren izaki zoriontsu eta alaienak dira, kantuaren mundura jauzia egiten dutenak. Taldeko lider eta abeslariak –Poppek (anna Kendrick) bizitza guztian ezagutu izan duen mundutik urruti eramango duen erreskate misiora joaten denean, ortzadarraren eta cupcake pastelen errealitatea erabat eta betirako aldatuko da.

Emanaldia librea da eta ikusleak jarlekuak izango dituzte filmaz disfrutatzeko. Euria bada, proiekzioa Santiago Apostol elizaren arkupeetan egingo da.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian