Herritarrei urruneko asientzia eskaintzeko eta adminitrazio elektronikoa bultzatzeko zerbitzu berria
Ermuko Udal honek lanean eta bere aletxoa jartzen jarraitzen du administrazio elektronikoa gure gizartean hedatzeko, bai herritarroi dagokigunean baita gurekin hartu-emanak dituzten enpresekin ere. Berriki zerbitzu berria eskaintzen hasi gara, zeinak oso harrera ona izan duen erabiltzaileen artean. Zerbitzua ‘urruneko asistentzia edo laguntza’ eskaintzean datza eta atal propioa du webgune korporatibo honetan. Zerbitzu horren bidez izapide telematikoak bideratzeko zailtasunak edo zalantzak dituzten pertsona orok, udaleko langile adituarekin konektatzeko aukera dute gauzatu beharreko izapidea zuzen eta egoki bideratzeko. Urruneko asistentzia zerbitzu hau bakar bakarrik administrazio elektronikoak bideratzeko bada eta gure udalarekin zerikusia badute.
Zerbitzua eskaintzen modu esperimentalean maiatzean hasi ginen eta, jada, 132 arreta eta laguntza gauzatu ditugu abuztura bitartean. Eskainitako arreta eta laguntzatik 46 erakunde kanpokoak eta herritarrak eskatutakoak izan dira, aldiz, gainerakoak erakundeko langileen beharrei erantzuteko egin izan dira. Jarraiko taulan, maiatzetik abuztura bitartean egindakoaren laburpena eskaintzen dizuegu, tipologiaren arabera:
Administrazio elektronikoan sakontzeko, zerbitzu berriaren bidez eskainitako arreta edo laguntzak | |||
Asistentziaren arrazoia |
Asistentzia mota |
Asistentzia kop. |
Asistentziaren iraupena (orduak) |
Faktura elektronikoa |
Kanporako |
35 |
25:36:02 |
Ermuko Udalaren egoitza elektronikoa |
Kanporako |
7 |
3:38:30 |
Udalaren Webgunea |
Kanporako |
4 |
25:20 |
Administrazio elektronikoko kudeaketan beste erakundeetan |
Barrurako |
8 |
2:08:20 |
Guztira |
|
132 |
68:48:18 |
Azpimarra behar zerbitzua bereziki baliagarria izan dela enpresak, ETEak eta autonomoen beharrak atenditzeko eta asetzeko, horiek guztiak Ermuko Udalarekiko fakturak elektronikoki aurkeztu behar dituztelako. horien kopurua edozein izanik ere. Horrelako 35 kasu eta behar atenditu izan ditugu zerbitzu honi esker, horietan udal teknikariak 25 ordu eman dituelarik.
Azkenik, zerbitzuaren ezaugarrien artean aipatu eta azpimarra behar baita ere, erabiltzaileek arazo eta zalantzak gainditzeko laguntza gidatua jasotzeaz gain laguntza nola eskaini zaien irudiak –grabazioa- ere jaso dezaketela, koxka nola gainditu den ikusterik izan dezaten eta, horren arabera, hurrengoan autonomoak izan daitezen zerbitzura beste behin jo beharrik izan gabe.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua