Europako Txapelketa 11. postuan amaitu dute Erauskinek eta ‘gerrera juniorrak’

10.08.17
Kirolak

Jorge Dueñas entrenatzaileak zuzentzen duen ‘gerrera juniorrak’ azken asteburuan bukatu zuen beren parte-hartzea azken asteetan Eslovenian jokatu den eskubaloi Europako Txapelketa femeninoa. Txapela Frantziarentzat izan da finalean Errusia mendean hartu izan ondoren, espainiar taldean hamaikagarren bukatu duelarik. Adituen esanetan txapelketa eta emaitzaren gakoa lehen partidan egon zen, non Espainiak galdu egin Alemaniaren aurrean gol bakarragatik, 20-21eko emaitzaz –lau penaltitan kale egin ondoren-. Derora diferentzia minimo berbera izan dutelarik 11. postuan bukatzeko, Esloveniar antolatzaileen neurketan 28 eta 29 bukatu baitzuten espainiarren alde. Azken gola sartu zuten, penaltiz eta txirrina jo aurretik. Hortaz, emaitza bestelakoa izan zitekeen gol bakar batek diferentzia markatuko ez balu. Baina diferentzia minimo hori sarritan erabakitzailea izan ohi da, kasu honetan bezala. Gol horren taldeen fasetik aldendu eta erdialdeko zonaldea jokatzera bideratu zituen. Balantze orokorreko datuak: sei partida jokatu, hirutan nagusitu eta beste 3tan amore eman. Txapelketara Bilboko Dueñas entrenatzaileak Errotabarri E.K.E.ko Anne Erauskin Martinez, eraman du beste bi jokalari euskaldunekin batera, Zuazo E.T.ko Oihane Manrique eta Berabera Amarako Estibaliz Berasategi.

Ermuarrak berea letxoa utzi dut aldeak emaitza hori lortu ahal izateko, eskatzen zitzaiona betez jokatzeko parada eduki eta pistara atera izan den minutuetan. Lateral edo hegalean jokatu izan du eta Europan 8 gol sartu ditu -Alemania 1, Serbia 1, Frantzia 0, Eslovenia 1, Portugal 3, Suedia 1 eta Eslovenia 1- defentsa lanetan ere gogotik aritu izanik. Txapelketan zehar birus bat hartu izan dut aldeko beste hainbat kideek bezala eta Frantziarena urka ia ez zuen jokatu izan, makal eta ahul egoteagatik. Laburbilduz, txapelketa esperientzia oso positiboa izan da berarentzat hazten jarraitzen lagunduko dioena eta bizitzaren zorroan gordeko duena.

Ikusi, bizi eta ikasitakoak barneratu eta erantsiko ditu taldeko joko honetan kirolari bezala handitzen jarraitzeko, etorkizun oparoa izanik ere Anne oraindik orain oso gazte da, 18 urte besterik ez baitu, dohainak barne izan arren aukeran baitago teknikoki eta taktikoki gehiago ikasi eta mailan aurrera egiteko. Anne Erauskin jokalari ezkertiar, balio anitza eta oso langilea da, Sarriko fakultatean ADE ikasketako 1 urtea bete eta osorik gainditu du eta gaurkoan Leoneko herrixka txiki batera joanen da atseden hartzera, anai-arreba eta familiakoekin. Erauskin Esloveniatik astelehen gauean bueltatu zen Ermura eta gurasoen etxera. Denboraldia eta jarduera fisikoa mantendu izan duenez Anne ez da bueltatu beharko –salbuetsita baitago- abuztuaren 21era Imanol Alvarez entrenatzaileak deituta duen lehen entrenamendura, Ohorezko Zilar Mailako denboraldi berria prestatzen hasi aldera. Lehen partida irailaren 9an izango baitute etxean Tenerifeko Suregranca Viajes taldearen aurka.

Azpian txapelketan zehar ateratako argazkien bilduma ustez dizuegu, non Anne Erauskin agertzen den guztietan. Argazki gehienak, familiak eginikoak izan ez badira, Javier Fernandez-Agusti asturiarrak ateratakoak dira. Hortaz bera da autore eta eskubideen jabe intelektuala, guk eskerrak ematen dizkiogu egindako lanagatik eta musu-truk utzi izanagatik.

Txapelketaren inguruko informazio guztia, ondorengo webgune eta aterian duzue: Women''s 19 EHF

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
‘Mugiment Pausu Erronka!’ hastear

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra
Imagen
06.05.25
Kirolari gazteen artean adikzioak prebenitzeko formakuntza saioak

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin
Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke