‘Cazafantasmas’ filmaren azkenengo bertsioak ‘La La Land’ ordezkatuko du udako zine programazioan
Aire zabaleko zinerik onena eskaintzen jarraitzen du Ermuak abuztu osoan zehar. Programazioan, ordea, azken orduko aldaketa bat izan da. Izan ere, Ermuko Udaletik at dauden banaketa arazoak direla eta, La ciudad de las estrellas: La La Land filma ezingo da eskaini, aurreikusita zegoen moduan, abuztuaren 30eko azkenengo emanaldian.
Haren ordez, Cazafantasmas film ezagunaren azkenengo bertsioa, 2016an estreinatua, ikusteko aukera izango da. Paul Feig zuzendari estatubatuarraren lan honetan, New Yorkeko mamu-harrapari talde ospetsuenaren abenturek jarraitzen dute. Oraingoan, baina, edozein mehatxu espektralekin amaitzeko prest dauden lau emakumek osatzen dute taldea.
Pelikula hau abuztuaren 30ean eskainiko da, asteazkena, 22:00etatik aurrera Orbe Kardinala plazan. Euria eginez gero, emanaldia Santiago Apostoluaren parrokiako aterpeetara eramango da. Udako zine eskaintza guztiak bezala, hau ere doakoa izango da.
Barkatu aldaketa honek eragin ditzakeen eragozpenengatik.
Lotutako albisteak
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu