Asteazken honetan, itsasoko abenturak ‘Vaiana’ filmaren eskutik

23.08.17
Kultura eta Gazteria

Ermuko udako zine programazioak aurtengo edizioko seigarren pelikula eskainiko du asteazken honetan, abuztuak 23, eta ikus-entzule guztientzat gau dibertigarria izango dela dirudi. Disney ekoiztetxearen azken arrakasta, Vaiana, izango dugu ikusgai emanaldi honetan.

Frozen: izotzaren erreinua film ezagunaren sortzaileek uretako abentura bat aurkeztuko digute oraingoan, 113 minutuko iraupena duena, eta musikaren laguntzaz ozeano Barearen alde batetik bestera eramango gaituena. 2016an estreinatutako lana Ron Clements eta John Musker zuzendarien lana da, 1989an Sirenatxoa, 1992an Aladdin, 1997an Hercules eta 2009an Tiana eta zapoa pelikulak aurkezteagatik ezagun diren gizonak, hain zuzen.

Ohikoa den moduan, pelikula 22:00etan hasiko da Orbe Kardinala plazan. Eguraldiak laguntzen ez badu eta euria egiten badu, proiekzioa Santiago Apostoluaren parrokia elizako aterpean eskainiko da.

Sinopsia

Filma Ozeano Barearen hegoaldeko irla batzuetan garatzen da duela bi milurteko. Vaiana Waialiki da protagonista, ozeanoak nabigatuz mundua ezagutu nahi duen neskato gaztea. Kapitain garrantzitsu baten alaba bakarra da, eta familian marinel belaunaldi ugari izan dituzte. Bere arbasoen inguruko misterioa argitzeko prest dago Vaiana; izan ere, uharte berriak aurkituz bidaiatzen zuten haren arbasoek, baina une batetik bestera, bidaiatzeari utzi zioten, eta inork ez daki zergatik. Horrela, abentura handiak biziko ditu, izaki beldurgarriak, itsasoko animalia handiak, mundu harrigarriak eta antzinako kulturak topatuz.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu