Euskadiko Kopa lehiaketarekin hasiko du denboraldia Errotabarrik

24.08.17
Kirolak

Ermuko Errotabarri emakumezkoen eskubaloi elkarteak asteburu honetan ekingo dio denboraldi berriari. Hainbat entrenamendu saioren ostean, senior kategoriako lehen taldea (Ohorezko Zilarrezko Maila) 2017ko Euskadiko Kopan estreinatuko da larunbat honetan, abuztuak 26, Gasteizko Garlan Legumbres Eharialdea taldearen aurka.

Emakumezkoen Euskadiko Kopa seniorra bi ataletan banatzen da, eta guztira sei taldek parte hartzen dute. Errotabarri bigarren atalean sartu da, aipatutako Gasteizko taldearekin eta Kukullaga-Etxebarrirekin batera. Azken horien aurka astebete barru neurtuko dituzte indarrak.

Taldearen jarraitzaileen zorionerako, Errotabarriren lehen partidua etxean izango da, Miguel Angel Blanco kiroldegian, larunbat honetan 18:00etatik aurrera.

Ligako txapelketari dagokionez, Errotabarrik beste 13 talde izango ditu aurrez aurre Ohorezko Zilarrezko Mailako B taldean; estatuko bigarren kategoria altuenean, hain zuzen. Txapelketa datorren irailaren 9an hasiko da, larunbata, eta ermuarrek Suregranca talde kanariarra izango dute aurkari. Partidua Ermuko kiroldegian lehiatuko da 20:00etatik aurrera.

Aurpegi berriak lehen talderako

Errotabarriko Ohorezko Zilarrezko Mailako senior taldea pasatu den astelehenean hasi zen denboraldi-aurrea prestatzen Imanol Alvarez entrenatzailearen aginduetara. Hamabi jokalarik osatzen dute taldea, eta horien artean, badira aurpegi berriak. Maialen Agirregomezkorta ermuarrak (Barakaldoko Zuazo taldetik) eta Ane Herrero arrasatearrak (Usurbilgo eskubaloi taldetik) Errotabarrirekin bat egin dute taldea indartu eta denboraldi berria gogotsu hasteko. Bestalde, Amaia Sangronizek taldea utzi behar izan du, ikasketak kanpoan egingo baititu.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira