Te Gusta La Ruta? elkarteak Ermuko III. motorren kontzentrazioa antolatu du

24.08.17
Gizartea

Ermuko Te Gusta La Ruta? elkarteak motorren kontzentrazioa prestatzen dihardu hirugarren urtez jarraian gure herrian. Motorzale guztiak erakartzeaz gain, hiritar guztientzat musika eta gastronomiaz betetako festa antolatzea du xede elkarteak.

Ekimena irailaren 2an, larunbata, ospatuko da 14:00etatik aurrea Orbe Kardinala plazan. Bertan, 15:45etik aurrera egingo den ordu eta erdi inguruko motor ibilbiderako izen-ematea bete ahalko da. Parte hartu nahi dutenek zortzi euro ordaindu beharko dituzte, eta horren truke, pintxo bat emango zaie Elgetan egingo den geldialdian –bertan taldeko argazkia aterako da–. Gainera, 19:30ean egingo den afari parrilladara joan ahalko dute, opari bat jasoko dute eta gauean zozketatuko diren beste hainbat produktu lortzeko txartel bat izango dute, besteak beste, eskularruak, kaskoak, afaltzeko txartelak eta berokiak.

Abiaduraz gain, musikarentzat ere izango da tartea Ermuko III. motorren kontzentrazioan. Hona hemen ekimeneko programa ofiziala:

  • 14:00 Motorzaleen festaren hasiera eta izen-emateen irekiera (8 euro)
  • 15:45 Motorrekin ibilbidea, pintxoa jateko eta argazkia ateratzeko geldialdiarekin
  • 17:30 Motorzaleei ongi-etorria batukadarekin
  • 18:00 Ucas de Arrateren erakustaldia
  • 19:00 Los Indomables taldearen kontzertua
  • 19:30 Parrillada
  • 20:00 Oparien zozketa
  • 22:00 Jaialdiaren amaiera, baina festak jarraituko du Ermuan

Egun osoan zehar Orbe Kardinala plazan postu ezberdinak egongo dira, motoen, tatuajeen eta piercingen ingurukoak, batez ere. Marcan Huella eta Katubeltz txakurren eta katuen aldeko elkarteek ere euren postuak izango dituzte plazan, baita Ermuko Minbiziaren Kontrako Espainiako Elkartearen taldeak ere (AECC), eta etxeko txikienek puzgarriez gozatzeko aukera izango dute.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
19.05.25
Zubi-Ondo enpresaren dokumentazio historikoa gehitu eta eskaintzen du Bertako bildumak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du