Folkez Blai lehiaketaren XII. ediziorako prest dago Ermua

25.08.17
Kultura eta Gazteria

Hamabigarren urtez jarraian, Ermuko Udaleko Kultura sailak jada ezaguna den Folkez Blai musika lehiaketa antolatu du. Guztira sei folk talde lehiatuko dira Orbe Kardinala plazan irailaren 8tik 10era aurtengo edizioko txapeldunak izateko.

Folk festa irailaren 7an hasiko da, osteguna, Foulareda eta Alboka musika eskolako soinujoleek girotutako gaita poteoarekin, 19:00etatik aurrera. Hurrengo egunean, irailaren 8a, ostirala, lehiaketa ofizialari ekingo zaio Ghost number & his tipsy gypsies eta Tik Tara talde gipuzkoarren emanaldiekin. Larunbatean, hilaren 9an, Pontevedrako Obal eta Valentziako Innerlands taldeen txanda izango da, eta igandean, aldiz, Huescako Mosicaires eta A Coruñako Andrés Penabad Band taldeen emanaldiekin amaituko da lehiaketa.

Saio ofizialaz gain, asteburuan zehar lehiaketatik kanpo egongo diren talde gonbidatuen musikaz gozatzeko aukera izango dugu. Horrela, Fetén Fetén (Valladolid), Doolin (Frantzia) eta iaz garaile suertatu ziren Bruna Sonora (Madril) izango ditugu geure artean.

Lehiaketa honetan 4.500 euro banatuko dira saritan; 3.000 euro talde txapeldunarentzat, eta 1.500 euro bigarren postuan amaitzen duenarentzat. Gainera, finalera iritsi diren sei taldeek 400 euroko dieta jasoko dute Ermura etortzeko gastuak direla eta.

XII. Folkez Blai lehiaketarako aurreikusitako programa honakoa da:

2017ko Folkez Blai lehiaketako kartela

Lehiaketa honek bere sorreratik bi helburu ditu: batetik, musika bere errotik bertatik sustatzea eta, bestetik, modalitate hori lantzen duten musika elkarteen erakusleihoa izatea. Hori horrela, folk taldeak bultzatzeko hasierako helburuari irailaren 8tik 10ra bitartean Ermura etorriko zaizkigun guztiei musika mota hori ezagutzeko aukera eskaintzea gehitzen zaio, guztion gustukoa izango dela espero baitugu. Lehiaketa honetan ez dute parte hartuko antolakuntzan lagunduko duten herriko taldeek, ez eta epaimahaikide izango direnek ere.

Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu Folkez Blai lehiaketaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
Santixauak 2025 - Los Zigarros taldearen kontzertua | Santiagos 2025 - Concierto de la banda Los Zigarros
21.07.25
Musika, dantza, jolasak eta kirola protagonista Santixauen aurreko programa koloretsuan

Playback lehiaketarekin amaituko dira gaur txarangen arteko jolasak
Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita