‘Los del tunel’, udako zine programazioaren azken txanpan
Aste honetan agur esango diogu abuztuari, eta horrekin batera azken asteetan gozatu ahal izan dugun udako zine programazioa ere amaitu egingo da. Astelehen eta asteazken honetan eskainiko dira denboraldi honetako azkenengo bi filmak.
Los del túnel izango da ikusgai gaur gauean, Pepón Monterok zuzendu eta, besteak beste, Arturo Valls, Natalia de Molina, Raúl Cimas eta Neus Asensi aktoreak protagonista dituen komedia espainiarra. Urte hasieran estreinatu zen filma, eta 95 minutu inguruko iraupena du.
Pelikula 22:00etan hasiko da Orbe Kardinala plazan. Eguraldiak laguntzen ez badu eta euria egiten badu, proiekzioa Santiago Apostoluaren parrokia elizako aterpean eskainiko da.
Sinopsia
Pertsona talde batek hondamendi batetik bizirik irtetea lortzen du, baina orain zer? Hamabost egunez tunel batean harrapatuta egon ostean, azkenean erreskatatu egingo dituzte eta ezbeharra iraganean geldituko dela dirudi. Horrela, asmo onez beteta, ostiralero bildu eta bizirik daudela ospatuko dute betiko pertsonaiek: heroiak, nerabe errebeldeak, krisian dauden senar-emazteak... eta inozoak. Behingoz bada ere, inozoa izango da protagonista, Toni. Gainontzeko pertsonaiek bizirik daudela ospatzen duten bitartean, Tonik “taldeko inozo” izaera zalantzan jarriko du, eta horrela, hondamendia gainditu izanak eragindakoa baino krisi handiagoa jasango du. Lortuko ote du tunel horretatik irtetea?
Lotutako albisteak
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu