Oraindik ez al duzu izena eman ingelesezko mintzapraktikan parte hartzeko?
Ermuko udal liburutegiak hil honetan ekingo die ekimen ezberdinei, bai hezkuntza, bai kultura, bai aisia uztartzen dituztenak, hain zuzen. Abian izango den lehenengo jarduera berria izango da ikasturte honetan: ingelesez maila baxua edo erdikoa duten pertsonentzako mintzapraktika taldea.
Taldea astean bitan bilduko da datorren irailaren 18tik aurrera, astelehena, eta hizkuntzaren ezagutza baxua edo erdi-mailakoa duten pertsonek osatuko dute, A2tik hasi eta B1.2 maila artekoak, zehazki. Deustu Unibertsitateko ikasle bat arduratuko da saioak dinamizatzeaz.
Ekintza horren helburua giro lasaian ingelesa praktikatzeko aukera eskaintzea da. Asmoa ez da klaseak ematea, hitz egiteari eta beste hizkuntza batean ideiak azaltzeari beldurra galtzea baizik.
Jarduera erabat doakoa da, eta izen-ematea zabalik dago irailaren 14a arte, osteguna. Liburutegian bertan, 943 17 92 12 telefono zenbakian edota biblioteca@udalermua.net helbide elektronikoan eman daiteke izena, eta honako datuak eman beharko dira: izen-abizenak, liburutegiko bazkide txartelaren zenbakia, telefonoa, helbide elektronikoa eta ingeles maila.
Taldean parte hartu ahal izateko, ezinbesteko baldintza da Ermuko Udal liburutegiko bazkide izatea edo Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko beste edozein liburutegiko bazkide izatea.
Saioak, aipatu bezala, irailaren 18an hasiko dira, eta abenduaren 15era arte astelehenetan (18:00-19:30) eta ostiraletan (17:00-18:30) izango dira Lobiano Kultur Gunean.
Laster aurkeztuko ditu liburutegiak ikasturte honetarako antolatuko dituen jarduerak, tartean, ingeles maila altuko mintzapraktika taldea.
Lotutako albisteak
Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz