Azken lauhilekoan ikusgai izango dugu Ermua Antzokian hogeita bat kultur ikuskizun
Irailetik abendura bitartean hogeita bat ikuskizun anitz hartuko ditu Ermua Antzokiak, kultur zale eta kontsumitzaile garen –eskualde nahiz probintzietako- herritarrontzat. Ikuskizunen artean antzerki emanaldiak -heldu nahiz haurrentzat-, musika –kontzertu, emanaldi, zartzuela, etab…-, dantza, umore, magia eta show aunitz daude, euskaraz eta baita gaztelaniaz ere. Eskaintza zabala eta plurala, adin eta gustu guztientzat aukerak biltzen dituen programazioan, zeinak oinarri gisa kalitatea eta gaurko eduki erakargarriak dituen. Programazioaren berri eman du kultura, gazteria eta euskara alorretako zinegotzi esku-ordeak, Beatriz Gamizek, kontrataturiko jarduerak 88.000 euro pasatxoko kostua izanik. Ikuskizun horietarako sarrerak saltzen datorren astean hasiko da kultura saila, hain zuzen ere irailaren 13ko asteazkenean, goizeko 9etatik aurrera, aldez aurreko salmentan. Aipatu sarrerak ohiko kanalen bidez eros ahali zango ditugu, hots; on line bada, Kutxabank entitatearen webgunean, erabilera anitzeko kutxazain sarean eta, baita Lobiano Kulturguneko bulegoa bertan ere, zabalik dagoen orduetan.
Aurkezpen agerraldian alkateordeak azpimarratu du “programazioak agerian jartzen duela udal gobernuak kulturaren alde egiten duen apustu garbia”. Jarraian erantsiz “arteak eta kulturak gizartearentzat onuragarri dira gure ustez eta lan egiten dugu horien eskaintzan eta horietara iristeko aukeran diskriminaziorik eman ez dadin”. Politikariak Ermua Antzokian eta ikusi eta goza ahal izango ditugun ikuskizunen laburpena egin du aretoan bertan, ikusleek betetzen dituzten besaulkien aurrean.
Hainbat izen propio, besteak beste: Albert Plá, J. Cruz Gurrutxaga, Gari, Celtas Cortos edo David Otero
Eskaintza oso zabala da: musikari loturiko 9 proposamen; 8 antzezpen, dantzako 2, bertsolariak, magia, eta abar. Guztietatik lau emanaldi haur eta gaztetxoentzat pentsatuta daude. Ikuskizunetatik 9 gazteleraz gauzatuko dira, 6 euskara hutsean eskainiko eta beste 6 atzerriko beste hizkuntzatan. Laburbilduz, herrian bertan zer ikusi eta gozatu izango dugu, denetarik eta denontzat izango baitugu. Horietako ikuskizunetan herriko seme-alabak eta artistan izango ditugu, baita erkidegokoak nahiz estatukoak, nazioartetik etorriko zaizkigunekin batera, esaterako, Boo Boo Davis edo Shana Waterstwoun kantariak.
Uda amaiera eta udazken honetako ikuskizunen artean aipatzekoak ditugu –gustuak gustu- ondokoak: irailean Albert Plaren emanaldia eta ‘La Declaración de Guillermo’ izenburuko antzezlana. Urrian ‘Los Visitantes’ talk showa, musikaldiko zartzuela eta Debabarrenako orkestra sinfonikoa. Azaroan San Martineko bertso jaialdia eta Santa Zeziliakoa. Eta azkenik, abenduan ‘Celtas Cortos’ taldearen eta David Oteroren kantaldiak.
Informazio guztia kulturak kaleratu duen liburuxkan duzue, zeina lasterbidez baliatuz uzten dizuegun. Baita Antzokiaren mikrositean ere, eta ikuskizun bakoitzaren data izan baino lehenago webgune honetan eskainiko dizuegun gainerako testuetan ere.
Lotutako albisteak

Antzezlana ostiral honetan izango da 20:30etatik aurrera Ermua Antzokian

Sofoclesen lan klasikoa ostiral honetan izango da ikusgai, 20:30etik aurrera

Aste honetan ‘Una quinta portuguesa’, ‘La niña de la cabra’, ‘Faisaien irla’ eta ‘Moon, mi amigo panda’ ikusi ahal izango ditugu