Ermuko euskaltegiek zabaldu dute ikastaro berrietarako izen-emate epea

07.09.17
Euskara

Iraila hastearekin batera, herriko eskola eta ikastetxeek zabaldu dituzte euren ateak ikasturte berriari ekiteko, eta Ermuko euskaltegiak ere abian dira jada. Zabalik da udal euskaltegian nahiz AEKren Kaltxango zentroan eskaintzen diren ikastaroetan izena emateko epea.

Teresa Murga eraikinean kokatzen da Ermuko Udal Euskaltegia, eta urritik ekainera bitartean garatuko du 2017/2018 ikasturtea. 16 urtetik gorako pertsonei zuzenduta daude ikastaroak, A1 eta C1 mailen artean, eta interesa duten pertsona guztiek parte hartzeko moduko ordutegi zabala eskaintzen du.

Gainera, azpimarratzekoa da langabetuek eta euskaltegian lehenengo aldiz maila baxu batean izena ematen duten ikasleek matrikularen erdia baino ez dutela ordaindu beharko, eta aurretik zeuden diru laguntzak ere mantendu egiten direla.

Matrikula egiteko ordutegia 09:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 20:00etara da (ostiral arratsaldeetan izan ezik) irailaren 22ra arte, Teresa Murga eraikineko euskaltegiaren bulegoetan. Informazio gehiago eskuratzeko, 943 17 09 25 telefonora deitu edo euskaltegia@udalermua.net helbidera zuzendu daiteke.

Bestalde, Bizkaia etorbideko 13. zenbakian kokatzen den Ermuko AEK Kaltxango zentroak ere zabaldu du ikasturte honetarako izen-emate epea. Bertan, maila guztietarako klaseak, azterketak prestatzeko ikastaroak, kolektiboentzat ikastaro bereziak, autoikaskuntza... eskaintzen dira.

Edozein ikastarotan izena emateko epea datorren irailaren 26ra arte zabalik egongo da kasu batzuetan, eta irailaren 29ra arte beste kasuetan. Aukera guztietan, halaber, %100erainoko diru-laguntzak eskuratu ahal izango dira, langabetuentzat laguntza bereziez gain.

AEK Kaltxangoren eskaintzaren inguruan informazio gehiago eskuratzeko, 943 17 19 40 telefono zenbakira deitu edo kaltxango@aek.es helbidera idatzi daiteke.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko