'Fouraleda' eta 'Alboka' taldeek zabalduko dute Folkez Blai 2017ko edizioa

07.09.17
Kultura eta Gazteria

2017ko ‘Folkez Blai’ jaialdia ofizialki gaur hasiko da, herriko ''Fouraleda'' eta ''Alboka'' musika eskolako taldeen eskutik. Gaita eta akordeoi soinuek egitarauan iragarritako lehen ekitaldia girotuko dute, arratseko 7etatik aurrera: kalejira eta trikigaita poteo alaia. Folk musikaz gozatzeko aukera emango diguten hiru egunen aurrerakina izanik. Asteburu bizi-bizia edukiko dugu aurtengo jaialdi eta lehiaketaren irabazlea ezagutzera eramango gaituztenak.

Lehiaketa biharko ostiralean hasiko da, eta sei talde arituko dira norgehiagokan 3.000 euroko lehen saria lortu ahal izateko. Bigarren sailkatuak 1.500 euroko jasoko ditu, baina irabazleak soilik izango du Folkez Blai eta Getxofolk jaialdietako hurrengo edizioan gonbidatu gisa aritzeko aukera.

Honakoak dira Folkez Blai jaialdiaren hamabigarren edizioan lehiatuko diren taldeak: ostiralean Gipuzkoatik etorriko diren Gost number & His tipsy gypsies eta Tik Tara; larunbatean Galizitik Obal (Pontevedra) eta Innerlands (Valentzia) eta, azkenik, igandean; Aragoiko Mosicaires (Huesca) eta Galiziako Andrés Penabad Band (A Coruña).

Lehiatuko diren taldeez gain, urtero bezala, gonbidatuak izango ditugu folk musikaren festa areagotzeko. Horrela, ostiralean Valladolideko Fetén Fetén taldearen ikuskizuna izango dugu 23:30etik aurrera; larunbatean, Doolin talde frantziarra izango dugu plazazo eszenatokian 23:00ean,; azkenik, sekzio “ez ofiziala” amaitzeko, iaz garaile suertatu ziren Bruna Sonora kataluniarrak itzuliko dira Ermura, igande eguerdiko 12:30ean.

Lehiaketa honek bi helburu ditu: musika bere errotik bertatik sustatzea eta folk generoa lantzen duten musika elkarteen erakusleihoa izatea. Parte-hartzaileen eta gonbidatuen ikuskizunez gain, Folkez Blai jaialdiak musika tresnen tailerrak eta jam sessionak eskainiko ditu asteburu osoan zehar.

Programa osoa esteka honetan edota jarraian uzten dizuegun kartelean kontsultatu daiteke.

Jaialdian murgiltzen hasteko eta giroa pizten joateko, Doolin talde frantsez gonbidatuaren abesti bat uzten dizuegu. Gogoratu larunbat honetan arituko direla Ermuan, 23:30etik aurrera.

Lotutako albisteak

Imagen
Santixauak 2025 - Los Zigarros taldearen kontzertua | Santiagos 2025 - Concierto de la banda Los Zigarros
21.07.25
Musika, dantza, jolasak eta kirola protagonista Santixauen aurreko programa koloretsuan

Playback lehiaketarekin amaituko dira gaur txarangen arteko jolasak
Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita