Emandako hitzaren balioa eta hori betetzearen adibidea

08.09.17
Gizartea

''Zorigaitzak'' txarangak AECC elkarteak Ermuan duen Toki-batzordeari 250 € eman dizkio, Play-back lehiaketan irabazitako kopurua

Ermuko ‘Zorigaitzak’ txarangak aste honetan AECC elkarteak Ermuan duen Toki-batzordeari 250 € eman dizkio, herriko Santixau jaien barneko Play-back lehiaketan bigarren sailkatuak izateagatik irabazitako kopuru osoa hain zuzen ere.

‘Zorigaitzak’ taldeko kideek jaietan sartu aurreko egunetan gauzatzen diren jolasetan parte hartu zuten, Play-back lehiaketara Macaco abeslariaren ‘Seguiremos’ tituluko kantuaz koreografia prestatuz. Abesti hori 2012an oinarri hartu eta erabili zen haurren minbizia ikertzeko Bartzelonako Sant Joan de Deu ospitalearentzat egin zen diru-bilketa kanpainan. Txarangak parte hartu aurretik iragarri zuen, saririk jaso izatekotan kanpainarekin bat egin eta saria horren prebentzioan lan egiten duen herriko taldeko ordezkariei emango ziotela. Epaimahaiaren iritziz taldeak saria merezi izan zuen eta lehiaketako sailkapenean bigarren amaitu zuten.

Aste honetan Toki-batzordearen herriko ordezkariak eta gazteak elkartu egin dira, bigarrenak diru.kopurua entregatzerik izan zezaten. Ermuan ditugun AECC elkarteko kideek eskerrak emateaz gain, oroigarri gisa argazkia atera diete Merkatu plazan duten egoitzaren aurrean eta aurtengo martxan erabiliko den elastiko beltzaren alboan, jada elkartea buru belarri baitabil prestaketa lanetan. Argazkia eta eskertze mezua sare sozialetan ezagutzera eman dute.

Ekintza hori, ongintzazko beste hainbat bezala, ez litzateke deigarria izango neskatila gaztetxoek -15 urte dutenek- erabaki eta gauzatutakoa ez balitz; emandako hitza betetzeaz gain, gizaki guztion mesederako erabileraren alde egin izan dutelako, bakoitzaren interes partikularrak alde batera utzita. Diru-kopurua jaso eta herriko jaietan gastatu izan balute –jan, edan eta zaldiko-maldikoetan- normaltasunaren barne hartuko genuke harritu gabe. Aldiz, egin dutena eginda, gizartearekiko konpromisoaren balioa erakutsita, zinez deigarria dela.

Lagun taldea 27 kidek osatzen dute -26 neska eta mutil 1- eta txekea ematera horietako hamalau hurbildu ziren, argazkian ageri direnak. Goian zutik eta ezkerretik eskumara ondorengoak dira: Jaione B; Naia A; María C: Maider S; Garoa H; June A; Maider M eta Desi C. Belaunikoz: Leire T; Garazi A; Yaile M; Paula H; Paula R eta Iraide G.

Azpian, 2017ko play-back lehiaketako bideoaren laburpena uzten dizuegu.


Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu