Errotabarriren Zilar Ohore mailakoek etxean eta Suregrancaren kontra hasiko dute Liga

08.09.17
Kirolak

Asteburu honetan hasiko dute Errotabarri taldeko Zilarrezko Ohore mailako seniorrek 2017-2017ko Liga denboraldiari. Imanol Alvarezek zuzentzen duen taldeak etxean hasiko du denboraldia Vecindario herriko (Las Palmas, Kanariar irlak) Suregranca-Viajes vuelta a casa taldea hartuz. Partida bihar –larunbatean- jokatukoda arrateko 8etatik aurrera, MA Blanco udal kiroldegian. Sarrera libre eta doan da bertaratzen diren zale eta ikusleentzat. Aurten Errotabarri estatuko bigarrena den Ohore Zilarrezko mailan dago eta horren barne B taldean eta horretako 13 taldeekin neurtu beharko da.

Biharkoa aukera izanen da, hirugarren denboraldiz jarraian estatuko bigarren mailan jarduten duen taldearen jokoa ikusi eta gozatzeko, herriko harrobia jarraitzen baitu oinarri izaten. Taldean aurreko bi urteko egitura mantentzen du, horri Maialen Agirregomezkorta ermuarra eta Ane Herrero arrasatearra gehitu zaizkiolarik. Zuazo eta Usurbil eskubaloi taldeetatik, hurrenez hurrez, datozen jokalari biak ilusioz iritsi dira, aurretik dauden jokalariekin bat egin eta beren esperientzia eta ezagutzak eransteko.

Errrotabarriko senior talde gorena Euskadiko Kopatik kanpo

Vecindario herriko udal emisorako kideek, ''Togoror Irrati''koek, asteazkenean Ermura deitu eta Errotabarriko Imanol Alvarez elkarrizketatu zuten, taldearen egoera eta azken orduaren berri jasotzeko. Telefono bidez izandako solasaldi horretan eta entrenatzaileak erantzundakoaren ildotik hiru ideia azpimarra behar dira, ondorengoak: “Denboraldiko helburua kategoriari eustea izango dela eta, ahal bada, sailkapenaren lehen postuetako multzoan amaitzea, aurreko bietan egin bezala. Taldea osatu eta doitzen ari dela, lanean abuztuaren 21ean hasi zirelako eta Euskadiko kopari dagozkien partida ofizial bi jokatu dituztelako. Eta, azkenik, entrenatzailearen ustez elkartea eta jokalariak ez direla aintzat behar beste hartzen, harmailetara jendea joan arren jokalari gaztek eta familiakoak izaten direlako”.

Kazetari kanariarrek egindako solasaldia osorik uzten dizuegu, grabazioa gure Ivoox kanalean eskainiz.

Azkenik, esan senior talde hori Euskadiko Kopatik at geratu zela aurreko asteburuan, Etxebarrin etxeko Kukullaga taldearen kontra jokatutako partida 24 eta 22 tantuko markagailuaz bukatu eta gero. Ikusmina zegoen –eta akaso morbo pittin bat ere- Mikel Martin eta Imanol Alvarez aulkien entrenatzaileak aurrez aurre izan behar dutelako. Martin estreinu eguna zuen bai mailan eta baita Ibaizabal herriko elkartearekin ere. Pistan parekotasuna antzeman izan bazen ere, etxekoek garaile atera ziren. Holakoak ikusteko aukera gehiago izango dugu, ligan ere neurtuko baitira, joaneko partidan eta bueltakoan baita.

Partidua hasi aurreko bideoa uzten dizuegu, Kukullagak bere sare sozialetan eskainitako irudiak hartu eta lasterbidea egin ondoren.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da