Oporretako argazkirik onenek saria dute Ermuan

11.09.17
Kultura eta Gazteria

Ermuko Udaleko Kultur Alorrak 2017ko oporretako argazki lehiaketa antolatu du. Jada herrian ezaguna den ekimenak 800 euro banatuko ditu saritan lehiaketaren bi kategorietara argazkirik onenak aurkezten dituzten parte-hartzaileen artean.

Euskal Herrian bizi diren eta adinez nagusi diren pertsona guztiek parte hartu dezakete lehiaketan. Gai nagusia 2017ko oporrak dira, beraz, munduan zehar egindako edozein bidaiatan ateratako argazkiak onartuko dira. Gainera, lehiaketa bi ataletan banatzen da: batetik, kamera digital edo analogikoekin ateratako argazkiak, eta bestetik, telefono mugikorrekin egindako irudiak. Argazki guztiek, baina, originalak eta beste inon argitaratu gabeak izan behar dute.

Alde teknikoari dagokionez, muga bakarra argazkiak elektronikoki edo beste edozein baliabideren bitartez aldatu gabeak izatea da. Ez dira fotomuntaiak onartuko, ezta kolorea eta argitasuna zuzentzea ere.

Argazkiak gutxienez 18x24 eta gehienez 24x30 zentimetroko neurrian aurkeztu beharko dira, 40x50 zentimetroko kartoi mehe batean itsatsita. Lanak Lobiano Kultur Gunean entregatu daitezke, behar bezala bilduta eta kanpoaldean “Argazki lehiaketa – 2017ko oporrak” esaldia idatzita dutela. Argazki bakoitzaren atzealdean izenburua eta egilearen goitizena agertuko dira, eta aparteko gutunazal itxi batean, egilearen NANa eta argazkiaren izena, lekua eta data.

Obrak aurkezteko epea (aurrez aurre nahiz postaz) urriaren 6an amaituko da, ostirala, 14:00etan.

Sariak eta erakusketa

Lehiaketaren ebazpena urriaren 10ean, asteartea, jakinaraziko da, eta bi sari banatuko dira: 500 euro kamerarekin egindako argazki onenari, eta 300 euro mugikorrarekin egindako irudi onenari. Sariak ez dira bateragarriak; hau da, pertsona bakoitzeko gehienez ere sari bakarra eskuratu daiteke. Lanak Ermuko Udalaren esku geldituko dira, eta berak izango du erakusteko eta erreproduzitzeko eskubidea.

Gainera, lehiaketara aurkeztutako argazkiekin erakusketa egingo da Lobiano Kultur Guneko erakusketa aretoan, azaroaren 27tik abenduaren 15era.

Lotutako albisteak

Imagen
Santixauak 2025 - Los Zigarros taldearen kontzertua | Santiagos 2025 - Concierto de la banda Los Zigarros
21.07.25
Musika, dantza, jolasak eta kirola protagonista Santixauen aurreko programa koloretsuan

Playback lehiaketarekin amaituko dira gaur txarangen arteko jolasak
Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita