Imanol Álvarez estatuko eskubaloi hautatzaile izendatu du federazioak

11.09.17
Kirolak

Imanol Álvarez Arruti (Ermua, 1967) junior eskubaloi taldearen hautatzaile berria izendatu du gaur, Espainiako Eskubaloi Federazioak, erakundeak arratsean webgunean eseki eta sare sozialetan ezagutzera eman duen oharraren bidez. Errotabarri Eskubaloi Kirol Elkarteko  proiektuaren arduraduna eta Zilar Ohorezko senior emakumeen entrenatzaileak, Jorge Dueñas bilbotarra ordeztuko du karguan.

Entrenatzailea bere poztasuna agertu du izendapena ezagutzera eman ondoren eta ondorengoa adierazi du: “niretzat erronka eta erantzukizuna da, ilusio handiz aurre egingo diodana. Nitaz espero dena ematen saiatuko naiz”.

Alvárez Arruti ermuarra da jaiotzez eta gaztetan Eibarko ‘Juventud Deportiva Arrate’ taldean hezi eta hezitako jokalaria izan zen. Egun jaioterriko Errotabarri eskubaloi elkarteko kirol proiektuaren arduraduna da. Eta baita Zilar Ohorezko senior emakumeen entrenatzailea. Aurtengoa, jarraiko laugarrena du Ermuan eta, hirugarrena, taldea zuzentzen duela estatuko bigarren mailan. Lehenengo bietan emaitza onak lortu izan ditu, sailkapenaren 4. eta 5. postuan amaituz azken bi denboraldiak, hurrenez hurren.

Ibilbide profesionalean Eibarko Arrate eta Donostiako Bera Bera taldeen entrenatzailea izandakoa da, azken horrekin ezagutzera eman zelarik emakumeen Liga, Erreginaren Kopa eta Superkopa irabaziz denboraldi berberean. Arrakasta hori lortu arren, ermuarrak familia eta lana uztartzearen aldeko erabakia hartu zuen eta bere seme nagusia –Xabi- jaio behar zen urtean etxera bueltatzea erabakiz. Orain, Imanol eta Rosa bikotekidea berriz haurdun bigarrenaren zain daude, hori neska izango eta urtarrilean iritsiko delarik. Azken lau urteetan, Alvarezek agerian utzi du oinarri eta harrobiko proiektua lantzea eta emaitzak lortzea posible dela, gogotik eta zorroztasunez lan eginda, egitura minimo bat izaten denean. Ermuan boluntarioek osaturiko zuzendaritza batzorde langilea du; baita laguntzaile taldea, gehi zaleen nahiz herrikideen errespetua eta abegi ona.

Zuzentzen duen taldea larunbatean ekin zion txapelketari, espero baino errazago garaipena lortuz

Zilar Ohorezko senior emakumeen taldeak Liga azken larunbatean hasi zuen, Kanariar Irletatik etorritako Suregranca etxean hartuz. Lehen partida hori aise irabazi zuten, markagailuan 32 eta 18 tanto erregistratuz. Aste honetan Atarrabiara bidatuko dira, larunbatean bertako Beti-Onak taldearekin neurtzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira