‘Baby driver’ eta haurrentzako ‘Gru 3’ Ermua Antzokiaren proposamenak astebururako

12.09.17
Ermua Antzokia

Ermua Antzokiak zine aste berri bat hasiko du. Osteguneko zineklubean ‘Un minuto de Gloria’ tituluko filma bulgariarra dakarkigu. Tragikomedia bat da, Kristina Grozeva eta Petar Valchanov erdibana zuzendutako lana da. Patrov trenbideko langile ohia da, trenbideetan diru-kopurua bilatu eta agintarien esku jartzen duenak. Agintariek esker ona agertzeko esku erloju modernoa oparitzen diote, zuen poltsikokoa ordezkatzeko. Berriak kale egin eta funtzionatzeari uzten dioenean, Petrovek zaharra berreskuratzeko ahaleginean hasten da, hura agintariena jaso zuen ekitaldian nonbait galduta geratu baitzen. Umore beltza, erritmo bizia, errealitatearen eta kritika politikoaren arteko bereizketa argia bezalako ezaugarriak biltzen dira filma honetan. Lanak filma eta gidoi onenaren eta kritikaren nazioarteko sariak jaso izan zituen Gijoneko jaialdian. Baita filma onenarena Edimburgo, Sofia eta Les Arcs herrietako jaialdietan ere. ‘Un minutu de gloria’ iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera ikusi ahal izango dugu.

Zine komertzialaren txanda, larunbat arratseko zazpi eta erdietan iritsiko da, ‘Su mejor historia’ tituluko lanaren proiekzioarekin. Komedia erromantiko britainiar iradokitzailea da, bigarren Mundu Gerra garaian kokaturikoa. Aktore protagonistak Gemma Arterton eta Bill Nighy handiak dira, lan bikaina egiten dutenak. Filmak kontatzen du gerra garaian herritarren moralari euskeko asmoz Gobernuak kontrataturiko zinematografi konpainia baten gorabeherak. Berrikuntzak egin asmoz, konpainiak gidoilarien artean emakume bat kontratatzeko erabakia hartuko du. Erabaki horri esker, Catrin Colek bere bizitzako aukera izango du. Lan argia, sentibera eta polita da, aisialdiko zinearekin bat egiteko aukera emango diguna. Aktoreek lan bikaina egiten dute, gidoia ona da eta garai hartako giroa zehetasun askoz zuzen erreproduzitzen dute. Filma ona beraz, Bill Nighy aktore beteranoaren interpretazio bikaina duena. Su mejor historia filma larunbat arratseko zazpi eta erdietan, igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.

Asteburu honetako bigarren proposamena Edgar Wrightek zuzendutako ‘Baby driver’ trrillerra izango da. Filma harrigarria da, akzioa, komedia, erromantzea, autoak eta musika bateratzen dituenak, ekoizpen aparta lortzeko. Ihes egiten gaitasun berezia duen delitugile gazteak, musikak transmititzen dioenaren araberako gidatzea ezaugarri du. Ametsetako neska ezagutzen duenean bizitza horrekin eteteko unea izan daitekeela erabakitzen du. Nolanahi ere, pertsona guztiek ez daude ados erabaki horrekin. Filma bizia da, estilo eta jarrera propioz beterikoa, gidoi sendoa du eta musika banda aparta. Horregatik, Baby driver filma entretenigarria da, kritika bereganatu eta alde jarri izan duena, hori lortzea erraza izaten ez den arren. Adi egon, Kevin Spaceen interpretazioari. Baby driver larunbata gaueko 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan ikusteko parada izanen dugu.

Haur eta gazteen emanaldiari dagokionez, igande arratsaldeko 5etan marrazki bizidunetakoa aukeran izango dugu: ‘Gru 3, mi villano favorito’ titulukoa 3 Dimentsiotan. Jada, haurrentzat historikoa dena, eta errepikatu eta agortu ordez, emanaldi bakoitzean indarberriturik suertatzen dena pertsonai erakargarri bat izanda. Oso dibertigarria.

Argibide gehiagorako, ikus Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean