Ghost Number & His Tipsy Gypsies taldeak eskuratu du Ermuko 'Folkez Blai'ren XII. edizioa

12.09.17
Kultura eta Gazteria

Ghost Number & His Tipsy Gypsies taldeak eskuratu du Ermuko "Folkezblai" lehiaketa eta lehen sailkatuari dagokion 3.000 euroko saria irabazi, azken asteburu honetan jokatu izan diren finaletan nagusitu eta gero. Sailkapeneko bigarren postua Obal izeneko talde galiziarrentzat izan da, zeinak 1.500 euroko saria jasoko duen.

Epaimahaiaren esanetan finalerako sailkatu diren taldeek maila oso ona eduki eta proposamen aukera zabala erakutsi dute. Aurtengo edizioan, lehiaketara guztira 27 talde aurkeztu dira. Saria jaso duten taldeez gain, zuzenean jotzeko eta finalean izateko txartela lortu dute Tik Tara gipuzkoarrak, Innerlands valentziarrak, Andrés Penabad Band galiziarrak eta Mosicaires aragoitarrak iritsi dira.

Lehiaketaren azken fasea ostiraletik igandera bitarteko iluntzetan jokatu da. Emanaldi guztiak Orbe Kardinalaren plazan egin dira eta larunbat gauean eta lehiaketatik at, Doolin taldeak errezitaldia eskaini zuen. Iazko irabazlea Bruna Sonora, Fetén Fetén, Foulareda taldeek eta Alboka Musika Eskolako trikitilariek ere lehiaketatik at jo dute asteburuan zehar.

Antolatzaileek oso positibotzat jo dute "Folkezblai" XII. lehiaketa hau. Hori horrela, datorren urteko irailerako berria "berehala eta buru-belarri" prestatzen hasiko direla aditzera eman dute.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu