Urriaren 22an egingo den Minbiziaren aurkako III. martxa solidarioaren izen-emateak zabalik

13.09.17
Gizartea

Minbiziaren kontrako Espainiako Elkartearen -AECC delakoaren- tokiko Batzarrean lanean dabiltzan herriko boluntarioek hirugarren martxa solidarioa eta familiarra antolatu du urriaren 22rako, minbiziaren aurkako ikerketarako dirua bildu asmoz. Biltzen den dirua, hain zuzen ere, CIC Biogune zentroan Arkaitz Carracedo medikuak zuzentzen duen ikerketaren beka ordaintzeko erabiliko da. Ikerketa horrek “Prostataren minbizia antzemateko odol-zelulen artean ematen den komunikazioa” du titulua.  Antolatzaileek 3.500 zenbaki –jarraikoak- prestatu eta eskainiko dituzte 6 eurotan bakoitza gaurtik aurrera eta horiek agortu bitartean. Inskribatzen diren pertsonei dagokien zenbakiaz gain elastiko bana ere emango diete. Partaidetza kopuruaren aurreikuspena da, bi urteko edizioetako jendetza ikusi eta kontutan hartu ondoren.

Iaz bezala, martxak 3.400 metroko ibilbidea izango du, gure herriko kaleetan zehar betetzekoak. Luzera hori pertsona ororentzat egoki da, nahi duen orok –adin guztietako pertsonak- hartu ahal izango dugu parte pasioan, oinez edo korrika. Hasieratik eta distantzia batera artean kontrolaturiko ibilbidea egingo da. Ez dago mugarik ez eta baldintzarik, borondatea eta gogoa besterik ez dira behar. Esan bezala, 3.500 dortsal edo zenbaki banatuko dira, 6 eurotan bakoitza, hori baita laguntza edo donatiboa. Zenbaki bakoitzarekin elastiko bana banatuko da, kolore grisekoa, letra berdeak dituena.

3.500 dortsal edo zenbaki banatuko dira, 6 eurotan bakoitza

Izen-emateak hartzeari gaur –irailak 13tik- ekingo diote antolatzaileek merkatu plazan duten lokalean bertan, arratseko 5etatik 7etara bitarteko ordutegian. Printzipioz urriaren 7ra arte izango dira astegunetan arratsero edo, zenbaki eta elastikoak agortu bitartean. Dortsalak arratsaldez salduko dituzten asteazken, ostegun eta ostiraletan, esandako ordutegian. Larunbatetan, aldiz, goizez goizeko 11etatik eguerdiko ordu 1era bitartean.

Martxa urriaren 22ko igandean eginen da, goizeko 11etatik hasita.

Boluntario taldea dabil martxa antolatzeko lanetan, eta zeregin horretan Gaztela Leongo Zentroaren laguntza izango dute ibilbidea zehazteko eta mahaiak muntatzeko eta zintak jartzeko lanetan, besteak beste.

Antolatzaileek, jada, hainbat merkatal etxe eta enpresen laguntza dute, horien berri emanen dutelarik argitaraturiko kartel eta jarduera iragartzaileetan.

Lotutako albisteak

Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
30.04.25
Udal liburutegiak ordutegia luzatuko du ikasturte amaierako azterketak direla-eta

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere
Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu