‘Barixakuetan’ haurrentzako tailerrak bueltan dira

14.09.17
Euskara

Asteburuari hasiera ona emateko, ostiral honetatik aurrera, irailak 15, martxan izango da beste behin Barixakuetan haurrentzako programa. Ekimen honen helburua haurrei ikastetxeetatik at euskaraz hitz egiteko eta ongi pasatzeko espazioa eskaintzea da.

Udaleko Euskara Sailak gure kaleetan euskararen erabilera areagotu nahi du Barixakuetan bezalako jardueren bitartez, eta gurasoei ere gure hizkuntzaren normalizazioan eredu izan daitezen gonbita luzatzen die.

Tailerrak herriko Antxitxiketan begirale taldeak koordinatuko ditu, eta saio guztiak 17:00etatik 19:00etara burutuko dira Orbe Kardinala plazan. Programa honetan, parte hartzen duten neska-mutilek irudimena, sormena, gorputz adierazpena eta hezkuntza arloko beste hainbat trebetasun garatuko dituzte.

Jarduera guztiak euskaraz izango dira, eta parte hartu ahal izateko ezinbesteko baldintza izango da jolasteko gogoa izatea eta elkarren arteko errespetuaz jokatzea.

Ekimenaren kartela uzten dizuegu, jarduerak burutuko diren datekin batera.

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin