Zientzia eta horren zabalkundea moduak Ermuaranzko bidean dira; hiru aste barru iritsiko

15.09.17
Erakundea

Zientzia en Acción’ ekimenaren egoitza izango urriaren 6tik 8ra bitartean Ermua eta Eibar herriek, zientzia ezagutzera emateko Espainian dagoen ekimen garrantzitsuenetakoa

Zientzia (latineko ‘scientia’ eta ‘scire’ –ezagutza- hitzetik datorrena) naturari, izaki, eta lehen horretan ematen diren fenomenoei eta horiek ahal izateko legeei buruz sistematizatutako ezagutza multzoa da. Zientzia gizon eta emakumeen ahalmena da, azterturiko fenomenoen eta gertakizun zehatzen inguruan planteaturiko galderei erantzuna eman eta zergatia bilatzea ahalbideratzen diguna. Ideia multzo horiek aldi-baterakoak izan daitezke, emakume eta gizonek erantzun bila jardunean etengabe jarraitzen dugulako eta, hortaz, aldagarriak dira, ezagutza berri bat eratuaz edozein momentutan.
Helburu zehatz batera iristeko bide edo medio antolatua besterik ez den metodo zientifikoaz baliatuz, zientziak adosturiko ezagutzak bildu ditzake. Zientzia honetan datza: miaketa, problemaren planteamendua, datu bilketa, hipotesiak adieraztea, emaitzak aztertzea eta horiek ezagutzera ematea.

Metodo zientifikoaz baliatuz lortutako naturaren ezagutza eta hori posible egiten duen ikerketari zientzia purua deritzogu (matematikak, fisika, kimika, biologia, eta abar…) Zientzia purutik lortutako emaitzak aztertu eta horien aplikazio praktikoak lortzera beren lana bideratzen duten beste ikertzaile batzuk ditugu eta horien eginkizunari, zientzia aplikatua deritzogu (nekazaritza, ingeniaritza, aeronautika, medizina, eta abar…). Askok izan dezakegun uste ustelaren eraginez, zientzia guregandik urruti egon daitekeela senti dezakegu, nahiz errealitatea oso bestelakoa izan, zientzia gure egunerokoan baitako nahiz eta gu jabetu ez. Zientzia akzioan jardunaldien bidez zientzia eta bere metodologia hurbiletik ikusi, ulertu eta horren parte izan ahalko dugu, gure herrian bertan.

Aste honetan ezagutu dugu Zientzia akzioan izeneko jardunaldien programa, zeina lasterbidez loturik uzten dizuegun eta behera ekarri dezakezue jardunaldietarako espresuki prestatu dugun mikrositean.

Zientzia pedagogikoki eta modu ulergarrian azalduta, adin guztietako pertsona ororentzat

Ciencia en Acciónnazioarteko programa da. Ekimenaren xede dira zientziaren komunikazio soziala sustatzea, zientziaren irakaskuntza berritzea eta hori nahiz teknika modu errazean gizartera zabaldu eta hedatzea. Programak heziketa zientifiko eta horren zabalkunderako plataforma eskaintzen du, ekimena hedabide eta ikastegientzat, nahiz hezkuntzaren maila guztietako irakasleentzat –unibertsitatea barne- adin eta maila guztietako ikasleentzat zabalik dagoelarik.

Ekimenak bi atal barne hartzen ditu: ‘Ciencia en Acción’ eta ‘Adopta una estrella’ izenekoak. “Ciencia en Acción” sariak modalitate ezberdinak hartzen ditu, aurkeztutako lanaren arabera. Sari bakoitza alor jakin bati lotuta dago, esaterako, zientzien didaktika; Fisika erakustaldiak, Matematika, Biologia edota Geologia laborategia; Jasangarritasuna; Zientzia, Ingeniaritza eta Baloreak, beesteak beste.

‘Ciencia en Acción’ ekimeneko presidenteak, Rosa María Rosek hitzarmenak sinatu zituen Ermua eta Eibarrekin bi herriek aurtengo urriaren 6tik 8ra bitartean biak barne egoitza izan daitezen. Programaren barne daude azoka irekia herritarrentzat, hitzaldiak, tailer praktikoak, erakustaldiak eta abar, horien bidez zientziaren kontzeptuak helarazteko, modu erakargarri eta ulergarriagoan.Totorika eta Delos Toyos alkateeek urtarrilean Ermua eta eibar egitarauaren egoitza izateko, bakoitzak 35.000 euro- gain hartuta erdibana. Beste horrenbeste jarriko du Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusiak, CSIC delakoak.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua