Ermua Antzokira dakar 'A pleno pulmón' ikuskizuna Albert Plak

20.09.17
Ermua Antzokia

Albert Pla i Álvarez ikuskizuna emango du Ermua Antzokian ostiral gaueko 22:15etan. Sabadell herrian jaiotakoak (Katalunian), kantaldia eskaintzera dator. Birak duen titulua ondokoa da: ‘A pleno pulmón’ hausnarketak, poesia eta kantua uztartzen duen emanaldia. Sarrera bakoitzak 12 euro balio ditu eta jada eskuragarri daude aurrez aldeko salmentan Kutxabank entitatearen orotariko kutxazainetan eta bere webgunean. Eta baita Lobiano Kulturgunean, astelehenetik ostiralera goizeko 9etatik gaueko 9etara bitartean, edo emanaldia hasi artean Antzokiko takilan bertan.

Albert Pla abeslari, interprete, bufoi, poeta, aktore, klown, zirikatzaile… antz-azturak hilobiraino. Artista hau gai da edozein platea antzeztoki bihurtzeko eta bertan bere abestiei antzerti-forma eman eta poetika ezohikoa, suntsitzailea eta elektrizatzailea duen ikuskizun bat eskaintzeko.

Bere abestiek istorio tragiko eta eldarniozkoak kontatzen dituzte, egunerokoak eta harrigarriak, samur eta zakarrak, gordin eta surrealistak. Horietan borreroa biktima ere bada, barealdia ekaitz bilakatzen da, komedia eta tragedia bizikide dira eta soseguak gehiegikeriara jotzen du; hori guztia ongia eta gaizkia, zuria eta beltza, positiboa eta negatiboa bereizten dituen marra estua agerian uzteko.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean