‘Leyendo y Aprendiendo’ irakurketa klubean izena emateko epea zabalik

22.09.17
Udal Liburutegia

Ermuko udal liburutegiak haurrentzako Leyendo y Aprendiendo gaztelerazko irakurketa kluba antolatu du bigarren urtez jarraian.

4 eta 8 urte arteko umeei eta euren gurasoei zuzendutako jarduera da; izan ere, familiak oso zeregin garrantzitsua du umearengan irakurzaletasuna sustatzeko prozesuan. Gurasoek liburuen edukia umeak ezagutzen duenarekin, gustatzen zaionarekin edo umearen beharrekin lotu dezake, beraz, gomendagarria eta garrantzitsua da gurasoen parte-hartzea jarduera horretan.

Irakurketa klub honetan abestiak eta olerkiak landu eta liburuak erakutsi eta gomendatuko dira. Literaturarekin lehenengo harremanak izango dituzte umeek: irakurketaren munduarekin, irudimenarekin, pentsamenduarekin eta lengoaiarekin jolastuko dute, era ludikoan eta euren familiek lagunduta.

Leyendo y Aprendiendo Mestiza Elkarte Artistiko-Soziokulturalak dinamizatuko du, eta urritik apirilera bitartean burutuko da zazpi saiotan banatuta. Bilera guztiak Lobiano Kultur Gunean izango dira larunbatetan 12:15etik 13:15era, honako data zehatzetan: urriaren 28an, azaroaren 25ean, abenduaren 2an, urtarrilaren 13an, otsailaren 3an, martxoaren 3an eta apirilaren 14an.

Ekintza doakoa da, baina plazak mugatuak direnez, beharrezkoa da urriaren 7a baino lehen izena ematea liburutegian, 943 17 92 12 telefono zenbakian edota biblioteca@udalermua.net helbide elektronikoan honako datuak eskainita: izen-abizenak, liburutegiko bazkide txartelaren zenbakia, jaiotze-data, telefonoa eta aitaren edo amaren helbide elektronikoa.

Plaza baino eskaera gehiago izanez gero, tokiak zozketa bidez esleituko dira, eta lehentasuna izango dute Ermuan erroldatutako pertsonek eta aurreko ikasturtean parte hartu ez duten umeek.

Onartutakoen zerrenda liburutegiaren mikrositean argitaratuko da urriaren 17an.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean
Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.
Imagen
Ipuin kontaketa saioa antolatu du Liburutegiak
06.05.25
Denboraldiko azken "Arratsaldean Kontu Kontari" ipuin saioa

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean