Emakume guztientzako abortu legal, seguru, doako eta unibertsalaren alde

25.09.17
Berdintasuna

Aste honetan –irailaren 28ko, ostegunean-, Abortatzeko Eskubidearen Eguna izango da munduan. Aldarrikapenerako eguna izango: abortu legal, seguru eta doakoaren aldeko Ekintza Globalerako eguna. Berdintasunerako udal sailak ez du egun hau besterik gabe gainetik pasatzen utzi nahi izan; hori dela eta, kartela prestatu eta kaleratu du, borroka ahantzi ez dezagun mundu zabalean aldarrikapena mantendu beharra dagoelako, abortuaz eta amatasunaz emakume guztien erabakitzeko eskubide dutela eta hori horrela arautu bitartean. Amatasunaren inguruan erabakia haurdun dagoen emakumea seme-alaba edukitzea ala ez izan daitekeelarik eta, bigarren hori, denean. Abortua baldintza seguruetan egin behar da, emakumea munduko edozein lekutan bizi bada ere, bertakoa edo emigrantea, gazte edo heldua, bikoteduna edo bakarra izanik ere. Hau da, baldintza edo egoerari erreparatu gabe.

Abortatzeko eskubidea zehatza eta erabatekoa behar du izan, barne hartu behar dituelarik beharrezko neurri eta baliabideak, praktika hirugarren pertsonen sinesmen moralak nahiz balorazioak edo osasun sare publikoko zerbitzu ezak oztopa ez dezaten.

Abortuaren alde gure gizartean asko egin bada ere, oraindik orain, beharrezkoa dugu ondorengoak azpimarratzea:

  • Nahi gabeko haurdunaldiak prebenitzeko tresnarik onenak heziketa eta informazioa direla. Horregatik, ezinbestekoa dugu sexu osasun eta ugaltze neurri integralak eta politikak inplementatzea, eskubide horiek aintzat hartuz emakumeen giza-eskubide direla aitortuz.
  • Metodo antisorgailu ezberdinen informazioa zabaltzea eta horiek erraz eskuratu ahal izateak duen garrantzia.
  • Neskato-mutiko gazte guztiek aurreiritzirik edo eredu matxistarik gabeko heziketa afektibo-sexuala eta orientazioa heziketa-planen baitan jasotzearen garrantzia.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
04.03.26
Martxoak 8: eman tokia berdintasunari

Ostiralean eguerdiko 12etan elkarretaratzea eta M8 Nazioarteko Egunaren inguruko ekintza ugari
Imagen
03.03.26
Zaldibarko zabortegiaren ikuskatze-akta ezagutu ondoren, Ermuak azalpenak eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzari

Gutuna bidali dio gaur Industriako sailburuari eta neurriak premiazko izaeraz hartzeko eskatu