Dunkerque eta Stephen Kingen La Torre Oscura filmekin amaituko da iraileko programazioa Ermua Antzokian

26.09.17
Ermua Antzokia

Iraileko zine komertzial programazioa asteburu honetan amaituko da ostegunetik aurrera eskainiko diren lau pelikulen eskutik. Zineklub saioan Cedric Jiménez zuzendari frantziarraren El hombre del corazón de hierro filma izango da ikusgai. Gerrako thriller mardul honek Reinhard Heydrich agintari naziaren (judutarren “azken soluzioa” eratu zuena) aurka egindako operazio militarra erakusten du. Gainera, bere bizitzarekin amaituko duen prozesua kontatzen den une berean, Heydrichek nazionalsozialismoaren barnean izandako hazkundea azaltzen da. El hombre del corazón de hierro Rosamund Pike, Jason Clarke eta Mia Wasikowska bezalako aktore finek antzezten dute, eta film indartsu eta erakargarria da. Ostegun honetan azpititulatutako jatorrizko bertsioan izango dugu ikusgai 20:30etik aurrera.

Zine komertzialari dagokionez, programazioa larunbat honetan hasiko da 19:30etik aurrera Christopher Nolanen (Batman saga, Interstellar) Dunkerque gerrako film bikainarekin. 1940. urtean, Erresuma Batuko eta Frantziako milaka soldaduk geldirik diraute Dunkerqueko hondartzetan, nazien armadaren aurrerapen izugarriaren aurrean. Cillian Murphy eta Tom Hardy dira protagonistak, besteak beste, eta Dunkerque zinea da bere zentzu osoan; 107 minutuz ikus-entzuleak tentsioan mantentzen ditu, zinearen magia erakutsiz. Larunbatean 19:30ean, igandean 22:00etan eta astelehenean 20:30ean emitituko da filma.

Asteburuko bigarren pelikula komertziala La Torre Oscura izango da, Stephen King idazlearen liburu sorta arrakastatsuaren moldaketa, Nikolaj Arcel zuzendariaren eskutik. Idris Elba eta Matthew McConaughey aktore aldakorra ditu protagonista western honek, eta fantasia eta zientzia-fikzioa uztartzen ditu: onaren eta gaizkiaren arteko betiko aurkakotasunaren beste aurpegi bat. Mundu paraleloak, magia eta akzioa eskutik datoz film honetan, eta entretenimendua da istorio arin honen helburu nagusia. Pelikula larunbatean 22:00etan eta igandean 19:30ean eskainiko da.

Igandeko haurren saioari dagokionez, 17:00etatik aurrera Richard Zikoina euskarazko animaziozko filma eskainiko da, umorez, erritmoz eta abenturaz betea. Richard umezurtz gelditu den txolarrea da, zikoinen familia batek adopzioan hartua. Zikoinek urteroko Afrikara migrazioa hastean, ordea, hasiko dira arazoak, eta Richard abentura ero batean sartuko da, zikoin bat gehiago izan daitekeela erakusteko.

Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu Ermua Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
10.06.25
Banarte Antzerki Taldeak "Cuentra atrás" aurkeztuko du Ermuan

Antzezlana ostiral honetan izango da 20:30etatik aurrera Ermua Antzokian
Imagen
Fotografía del elenco de la obra de teatro Antigona
28.05.25
Sutegi antzerki taldeak ‘Antigona’ aurkeztuko du Antzokian

Sofoclesen lan klasikoa ostiral honetan izango da ikusgai, 20:30etik aurrera
Imagen
27.05.25
Ermua Antzokiak denboraldiko azken lau filmak proiektatuko ditu

Aste honetan ‘Una quinta portuguesa’, ‘La niña de la cabra’, ‘Faisaien irla’ eta ‘Moon, mi amigo panda’ ikusi ahal izango ditugu