‘Debabarrenako orkestraren' ordez ' El pueblo de los mellados’ ikuskizuna eskainiko Antzokian

26.09.17
Ermua Antzokia

Urriaren 27rako Ermua Antzokian programatua eta iragarrita genuen “Debabarreneko Orkestraren” emanaldia aldatu behar izan dela aditzera eman du Ermuko udal kultura sailak, orkestrak bertan behera uzteko erabaki hartu ondoren. Honen ordez eta Felix Alboren eskutik “El pueblo de los mellados” umore ikuskizuna edukiko dugu.

Lobiano Kuturgunean sarrera erosi zituztenak bertara joan daitezke, sarrerak bueltatu eta dirua berreskuratzera. Aldiz, internetez edo orotariko kutxazainen bidez eskuratuta dituztenek aldaketa bide horretatik egin beharko dituzte.

Aldaketa horrek ikus-entzuleei eragin eta sortu dakizkien eragozpenak barkatzeko eskatzen du Kultura sailak, antolakuntzarekin zerikusirik ez duen eta ezinbestean ezagutu den erabakia izanik ere.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean