San Antonio aparkalekuan 20 leku erabilgarri izango bihartik aurrera

28.09.17
Hirigintza

San Antonio aparkalekuan 20 leku erabilgarri izango ditugu ermuarrok bihar eguerditik –irailaren 29ko ostiraletik- aurrera, 634-errepidearen alboan. Azpiegitura eguerditik aurrera berrirekiko da lekuak zeintzuk diren pintatu ostean, Ermuan tren geltoki berria eta trenbidea bikoitzeko lanak egiten ari den Tecsa-Campezo-Geotunel Aldi Baterako Enpresa Elkarteak (AEEak) aditzera eman duenez. Aparkalekuaren zati bat berreskuratuko da, zubi zaharra eraitsi ondoren, enpresa esleipendunek eta Udal bulego Teknikoak adostu eta lanen plangintzan aurreikusitakoari jarraiki.

Bi aste barru beste hamar aparkaleku erabilgarri izango direla aurreikusita dute, leku gehiago libratu eta egokitu ondoren. Erabailgai izango dugun zonaldea beheko a da, hots San Antonio auzotik eta Gipuzkoa Etorbideko kalearen eraikinetatik hurbilago dagoena. Aldi-baterako zubiak egiten duen banaketari jarraiki, goiko zatia itxita jarraituko du, enpresek erabili behar dutuen material eta makineria dutelako. Eta horrez, gain tarte horretan geltokitik mendian barneratzen den tunelera bitarteko zubi berriaren beste euskarrietako bat altxa behar dutelako. Tunelari esker, trenek mendian sartuko dira Eitzako auzora arte jarraitzeko, egungo ibilbide eta etxeen atzetik pasatu gabe.

Lanek erritmo onean aurrera jarraitzen dute. Aste honetan trenbide azpitik geltoki zaharra eta hortik eskailera edo igogailuaren bidez Baldespina parkera eta Berdintasunaren pasealekura genuen pasabidea lurreratu eta eraitsi dute. Makina-hondeatzaileek geltoki zaharreko eta Bizkaia Etorbidean hurbilen dagoen eraikinaren atzeko aldea prestatzen ari dira. Hor geltoki berria prestatuko, bi errei izango dituena eta erdian bidaiariok nasa edukiko dugu. Zonalde horretan eta errepide nazionalaren parean zubi berriari eutsiko dioen oina egiten hasiko dira laster.

Lotutako albisteak

Imagen
06.11.25
Urko eta Mantxibar-Oterreko babesa indartuko du Ermuak, plan berezi bana idatziz

Udalak mendi bien Plan Bereziak idazteko lehiaketa deitu egin du
Imagen
27.10.25
Bide publikoan dauden fatxadetako pintadak garbitzeko ezohiko programa

Jabeek, erkidegoek eta errentariek eskatu ahal izango dute eta doakoa izango da udalak gain hartuko duelako
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean