Azken egunak izena emateko herriko euskaltegi bietan
Ermuko bi euskaltegiek hastear dagoen 2017-2018 ikasturterako matrikula zabalik mantentzen dute. Baina adi, azken egunak baitira. Matrikulazio aldia zabalik egongo da irailaren azkenera artean. Argibideak eta izen emateak zentro bakoitzeko idazkaritzan bertan egin daitezke. Udal Euskaltegiak jada kalean du eta banatzen hasi da aurtengo ikasturterako ezaugarrien berri ematen duten orria. Aurtengo kanpainarako leloa “Euskaraz blai” da.
Bi euskaltegi ditugu Ermuan: udalarena Teresa Murgan, eta Kaltxango AEK-rena
Teresa Murga eraikinean kokatuta dago Ermuko Udal Euskaltegia, eta urritik ekainera bitartean garatuko du 2017/2018 ikasturtea. 16 urtetik gorako pertsonei zuzenduta daude ikastaroak, A1 eta C1 mailen artean, eta interesa duten pertsona guztiek parte hartzeko moduko ordutegi zabala eskaintzen du.Aurtengo kanpainaren leloa ''Ongi etorri euskarara'' da.
Gainera, azpimarratzekoa da langabetuek eta euskaltegian lehenengo aldiz maila baxu batean izena ematen duten ikasleek matrikularen erdia baino ez dutela ordaindu beharko, eta aurretik zeuden diru laguntzak ere mantendu egiten direla.
Matrikula egiteko ordutegia 09:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 20:00etara da (ostiral arratsaldeetan izan ezik) irailaren 22ra arte, Teresa Murga eraikineko euskaltegiaren bulegoetan. Informazio gehiago eskuratzeko, 943 17 09 25 telefonora deitu edo euskaltegia@udalermua.net helbidera zuzendu daiteke.
Bestalde, Bizkaia etorbideko 13. zenbakian kokatzen den Ermuko AEK Kaltxango zentroak ere zabaldu du ikasturte honetarako izen-emate epea. Bertan, maila guztietarako klaseak, azterketak prestatzeko ikastaroak, kolektiboentzat ikastaro bereziak, autoikaskuntza... eskaintzen dira. Aurtengo kanpainaren leloa ''%100 afektiboa'' da.
Edozein ikastarotan izena emateko epea datorren irailaren 26ra arte zabalik egongo da kasu batzuetan, eta irailaren 29ra arte beste kasuetan. Aukera guztietan, halaber, %75erainoko diru-laguntzak eskuratu ahal izango dira, langabetuentzat laguntza bereziez gain.
AEK Kaltxangoren eskaintzaren inguruan informazio gehiago eskuratzeko, 943 17 19 40 telefono zenbakira deitu edo kaltxango@aek.es helbidera idatzi daiteke.
Lotutako albisteak
‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko