Zientzian murgilduko gaitu ''Ciencia en Accion'ek eta lan onenak sarituko

29.09.17
Erakundea

‘Ciencia en Acción’ programa eskualdean hartuko dugu datorren astean. Asteburuan, hain zuzen ere, urriaren 6tik 8ra –biak barne- gauzatuko baita Eibar eta Ermuan. Programaren xede dira zientziarekiko zaletasuna suspertzea, hezkuntza berritzen duten irakasleak saritzea eta, zientzia gizarteratzea modu erakargarri, ulergarri eta errazean, hitzaldi, jarduera anitz eta zuzeneko erakustaldien bitartez. Bi egun eta erdi bizi horietan irekiera ekitaldiaz eta ikastetxe parte hartzaileen harreraz, dibulgazio ekitaldiez, proiekzioez, zuzeneko eta antzezturiko esperimentuez eta finalera sailkatu diren proiektuez gozatu ahal izango dugu, besteak beste, amaiera ekitaldia iritsi bitartean.

Ciencia en Acción Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusia edo CSIC delakoaren ekimena da; Lilly eta Cellex Fundazioen, Zientzia Matematikoen Institutuak, edo Fisika, Kimika, Biokimika, Kimika eta Astronomiako elkarte espainiarrak eta UNEDek, bultzatutakoa.

Lehiaketaren barne eta ikasle gazteek aurkeztu dituzten proiektu onenak saritzeko eta ekimenaren pizgarri izateko, sari ugari banatzea aurreikusita dago, horien atzean erakunde eta enpresa hainbaten babesa dagoelarik. Proiektuak 30 pertsona adituk eratutako epaimahai baloratuko, saridunen zerrenda eratze aldera.

Sari eta babesleen zerrenda

  • Fisikako erakustaldian, Espainiako Fisika Elkartearen saria emango zaio bertan gauzatutako jarduera onenari.
  • Matematika laborategian, ICMAT delakoaren saria emango zaio bertan gauzatutako jarduera onenari.
  • Biologia laborategian, Espainiako Biologia eta Biologia Molekularreko elkartearen saria emango zaio bertan gauzatutako jarduera onenari.
  • Zientzia eta teknologia, UPC delakoaren saria emango zaio, bertan aplikazio teknologikoen erakustaldi onenari.
  • Jasangarritasun alorrean, Albedo saria emango zaio ingurugiroaren alorrean sentiberatasun ekimen onenari.
  • Zientzia, ingeniaritza eta baloreetan, EPSA delakoaren saria emango zaio horiek sustatzeko lan onenari emango zaio.
  • Fisika eta gizartearen atalean, Tenneco enpresaren saria emango zaio fisikaren aurpegirik erakargarriena gizarteari agertzen dioen jarduera praktiko onenari.
  • Bio medikuntza eta osasunean, D Lilly saria emango zaio bio medikuntzan ikertzea duen garrantziaz jabetzeko ekimen onenari.
  • Esezenaratze atalean, Focus saria emango zaio publikoarentzat eduki zientifiko onena errepresentatzen duen taldeari.
  • Zientzia material didaktiko alorrean IBM saria emango zaio auto-ikaskuntzarako edo euskarri interaktiboa digitala duen CD-ROM edo webgune onenari.
  • Zientzia ezagutzera eman eta zabaltzeko lanen atalean. Fuerteventurako Kabildoaren saria emango zaio hedabideetan –irati, TB, eta abar- egindako lan onenari.
  • Azkenik, laburmetrai zientzifikoen atalean, S/M argitaletxearen saria emango zaio ikus-entzunezko onenari.

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian