Garaipen batez denboraldiari hasiera eman dio Hernandezek

02.10.17
Kirolak

Garaipen batez zabaldu du Aitor Hernandezek (Specialized-Ermua Innpulso-Vergé talde eta etxeek babesten dutena) ziklokroseko denboraldia. Bart Kantabriako ‘Los Corrales de Buelna’ herriko hirugarren edizioa bereganatu baitzuen, helmuga zeharkatu zuen lehen txirrindularia izan eta gero. Ziklokroseko denboraldiari hasiera eman zitzaion atzokoan, ermuarrak irabazi zuelarik egutegiko lehen proba.

Ermuarrak oso gogor hasi zuen lasterketa, karreraren lehen postua hartuz eta gainerakoei erritmoa markatuz. Aitorrek jarritako abiadurari ezin eutsi eta amore eman zuten jarraitzaileek, jaun da jabe izanik helmugaratu arte. Atzetik eta 45 segundotara Ruiz de Larrinaga arabarra sartu zen eta beranduxeago Kevin Suarez hirugarren.

Aitor Hernandez pozik zegoen garaipenarekin. Hau izan zen bere balorazioa: “Beti egiten dudan bezala, hasieratik nire erritmoaren bila gogor aritu naiz, gaurkoan lasterketa nire alde jarriz, hortaz pozik naiz denboraldiko lehen garaipenarekin. Gustora ibili naiz Specialized Crux bizikleta berrian, indarra izan dut oinetan; egun borobila izan da. Irabaztea pozgarria da beti, motibazioa lanean jarraitzeko, konfiantza eta morala igotzen duelako, nahiz eta jakin badakit denboraldia hasi besterik ez dela, zeina gogorra eta luzea izango den”.

Hernandezek 2017-2018 denboraldiko egutegi zirriborroa aurkeztu berri du

Asteburua baino lehen Hernandezek denboraldian korritzeko asmoa duen lasterketen zerrenda eta egutegia aurkeztu zuen, Specialized kirol etxearen eta Ermuko Udalaren laguntzari esker. Denboraldia berri honi hasiera eman zion atzo Buelna Araneko Ziklokros lasterketaren III. Edizioan, zeina Kantabriako Los Corrales de Buelna herrian jokatu zen.

Egutegi aurreikuspen horretan ez dira jasotzen momentuz atzerrian korritu beharrekoak, Espainiako kopa egunen arabera zehaztuko dituelako. Bai aldiz Espainian korrituko eta UCI delakoaren sailkapenean dauden bederatziak, gehi Espainiako eta Euskadiko txapelketa.

Hernandezek jasotzen duen babes eta laguntzagatik bere esker ona agertu du kirolaren lehen mailan jarraitzea ahalbidetzen dioelako: “Nirekin bat egin duten babesle eta laguntzaileei esker mila ematen diet, beraiek gabe ezinezkoa litzaidakeelako denboraldiz denboraldi aurrera ziklokrosean jarraitzea”.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira