Juanita Ibaibarriaga euskarazko literatur lehiaketaren XXIV. edizioa zabalik
Ermuko Udaleko Euskara Sailak Juanita Ibaibarriaga literatur lehiaketaren hogeita laugarren edizioa aurkeztu eta zabaldu du. Lehiaketaren xedea Ermuko ikasleen artean euskaraz idazteko zaletasuna sustatzea da.
Lehiaketa Lehen Hezkuntzako 3. mailatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4. mailara bitarteko ikasleei zuzenduta dago, biak barne, eta gaia erabat librea da, beraz, edozein motatako ipuinak, narrazioak eta erreportajeak aurkeztu daitezke.
Literatur lehiaketaren XXIV. edizio honetan 400 euro banatuko dira saritan: 40 euro Lehen Hezkuntzako irabazle bakoitzari, eta 60 euro Bigarren Hezkuntzakoei.
Lanak datorren azaroaren 7a bitartean aurkeztu daitezke, asteartea, Euskara Zerbitzuan, Lobiano Kultur Gunean, udal liburutegian edota, posta elektronikoaren bitartez, euskara@udalermua.net helbidean.
Idazlana eskura aurkeztu gero, egilearen izenik gabeko kartazal handi batean sartuko da, eta horren barruan, kartazal txikiago eta itxi batean, egilearen izen-abizenak, adina, helbidea eta telefonoa erantsiko dira.
Sari banaketa Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko urtero Ermua Antzokian egiten den ekitaldian izango da. Gainera, irabazten duten obra guztiak webgune korporatibo honetan argitaratuko dira.
Informazio gehiagorako, ikus itzazu lehiaketaren oinarriak.
Lotutako albisteak
‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko