'Los Visitantes' talk show eta bestelako ikuskizuna Ermua Antzokian ikusgai
‘Khea Ziater’ proiektu independenteak ‘Los Visitantes’ ikuskizuna dakarkigu ostiral honetan Ermua Antzokira, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Ikuskizuna talk show musikatua da, solasaldia ez dena, ikusleen hausnarketarako eta dibertsiorako prestatutakoa. Sarrerak 12 euro balio du. Sarrerak jada salgai daude Lobianon eta Kutxabank entitateko orotariko kutxazainetan eta bere webgunean eros daitezke. Edo beranduenik jota, ikuskizunari hasiera eman artean takilan bertan. Emankizunak laurogeita hamar minutu irauten du.
Kultura-alor ezberdinetako sei artista nabarmen teilatu-lau batean elkartu dira jan eta edatera: aktoreak, aktoresak, musikariak, pentsalariak, idazleak, poetak… zeremonia-maistra baten gidaritzapean, aukeratutako gaien buruz duten ikuspegia ikusleekin partekatuko dute.
Parte hartzaile eta bisitari izango dira Carmen París, Raketa Brokobitx, Patxi Perez, Ana Arias, Jon Maia eta Arrate Etxeberria, azken hau ikuskizunaren gidari izango da, gaian eta ekintzak proposatuko baititu.
Ikuskizun hau bestelakoa da, ezohikoa, ezberdina, freskoa. Gure lankide den Patxi Lopez teknikari eta kultur dinamizatzaileak ondoren lagatzen dizuegun mp3 formatuko audioan jasotako hitzekin aurkezten zuen, Eibarko SER Irratian abendura arteko programazioa ezagutzera ematen izan zen egunean grabatutakoan, JuanMa Cano lankideak grabaturikoa.
Lotutako albisteak
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean