Kontu-kontari eta jarduera anitzen denboraldi berria hastear liburutegian
Haur eta gaztetxoentzako kontu-kontari eta jarduera anitzen denboraldi berriari hasiera emango dio udal liburutegiak aste honetan. Jarduera hileko bi larunbatetan eginen da Lobiano Kulturgunean, ipuinak hurbildu eta ahozkotasunaren eta emozioen bidez irakurtzaletasuna bultzatzeko xedez.
Saioak arratsaldeko 5 eta erdietan hasten dira eta ordu bete inguru irauten ohi dute, gutxi gorabehera. Hizkuntzari dagokionean, aste batean kontakizuna euskaraz eginen da eta bestean ingelesez. Saioak doan dira eta sarrera librea da edukiera bete artean. Kontakizunak profesionalek egiten dituzte eta saio bakoitza adin tarte bati zuzentzen zaio, oro har, la urtetik 11ra bitarteko gaztetxoek jomuga izanik.
Urteko azken hiruhileko honetan izango ditugun saioak ondorengoak dira:
- Urrian
- Urriaren 7ko larunbatean: 4tik 9 urtera bitartekoentzat, “Storytelling around the World”, Language Schooleko ordezkariaren eskutik.
- Urriaren 28ko larunbatean: 5tik 8 urtera bitartekoentzat, “Sutondotik jasotako istorioak”, Miriam Mendozaren ahotik.
- Azaroan
- Azaroaren 9ko larunbatean: 3tik 8 urtera bitartekoentzat, “Santa Claus Is Coming to Town”, Global Moniko ordezkariaren eskutik.
- Azaroaren 16ko larunbatean: 3tik 8 urtera bitartekoentzat, “Apaxi itsasoan”, Apaxi kontalariaren ahotik.
- Abenduan
- Abenduaren 7ko larunbatean: 4tik 9 urtera bitartekoentzat, “Storytelling around the World”, Language Schooleko ordezkariaren eskutik.
- Azaroaren 28ko larunbatean: 6tik 10 urtera bitartekoentzat, “Guk, neskek, badugu gure aukerako tokia!”, Oihana Etxegibelen ahotik.
Aste honetan bertan emango diegu hasiera jarduerei
Liburutegiak ikasturte berrirako proposatzen eta lanegunetan nahiz asteburuetan egiten dituen jarduerei hasiera emango diegu aste honetan. Eta horrekin batera, neguko ordutegiari heldu eta liburutegia larunbat goizetan ere zabalik izanen dugu, goizeko 9:30etatik 13:30etara.
Urriaren 7ko larunbatean bi jarduera izango ditugu, goizez Olerki edo poesia tailerra Maite Lorenzo aktore eibartarrarekin. Aldiz, arratsaldez kontu-kontari saioa ingelesez gozatzeko aukera edukiko gaztetxoek.
Lotutako albisteak

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean