Diziplina zientifikoen muin dugu asteburuan Ermua
‘Ciencia en Acción’ erakusleiho aparta da, herritarrei zientzia hurbiltzeko hori ezagutarazteko eta grina pizteko
Izarra Centre eta Ermuko herria zientziaz blai eta horretan erabat murgilduta ditugu asteburu honetan. ‘Ciencia en Acción’ nazioarteko programaren XVIII. edizioak fisika, kimika, matematika, teknologia, jasangarritasuna, ingurumena, bio medikuntza, osasuna edo ingeniaritzaren muinean barneratu baikaituzte. Aurtengo edizioko deialdira estatu guztiko, Portugaleko nahiz Ibero Amerikako Lehen Hezkuntzako, DBHko nahiz Batxillergoko ikastetxeek atxiki dira. Horiek guztiek zientziaren eremuko 440 proposamen aurkeztu izan dituzte, horietako bakoitzak atal praktiko edo esperimentua izanik proposamenean jasotakoa enpirikoki frogatzeko. Guztietatik heren bat -150ek gutxi gorabehera- finalera sartu dira eta autoreek asteburu honetan Ermuan ditugu –ikasleak eta horien irakasleak-, azken hauek izan baitira zientziaren arra gorputzean sartzea ahalbidetu dutenak.
Erakusketa eta azoka zabalik izanen dira larunbata honen iluntzeko 8ak bitartean. Epaimahaiak gogotik lanean ibili dira atzotik lan guztiak ezagutu eta baloratu ahal izateko, sarituen zerrenda eman ahal izateko. Sariak nortzuek jasoko duten bihar ezagutuko dugu, Eibarren –Coliseo Antzokian- egingo den amaiera ekitaldian. Lan eta proposamenak ikusgai daude Izarra Centre eraikinaren 5, 10 eta 11. solairuetan, aparkalekuan dagoen karpa erraldoian eta, baita ere, atriumeko agora eremuan, non autore hainbatek proposatu dituzten lanen muina azaltzen duten jendaurrean.
Euskadiko 13 ikastetxe partaide ditugu, guztira 21 proposamen aurkeztu izan dituztenak
Euskadiko Autonomi Erkidegoak ordezkaritza zabala du ‘Ciencia en Accion’ programaren hamazortzigarren edizio honetan. Programaren deialdira atxiki eta erantzunez hiru lurralde historikoetako ikastetxeek izena eman eta parte hartu dute. Bizkaia da ordezkari gehien izan dituena: 18 lan aurkeztu dituzten 10 ikastetxe, hain zuzen ere. Gipuzkoatik etorritakoak bi izan dira eta, Arabatik, bakarra.
Bizkaitik parte hartzaile izan dira Anaitasuna Ikastola (Ermua), Lauro Ikastola, Lauaxeta Ikastola, Oinarrizko Lanbide Trebakuntzarako udal Institutua (Ermua-Mallabia), Peñascal S.koop. (Bilbo), IES Thalassa Begoñazpi; San Pelayo Ikastetxea (Ermua), Berriz BHI eta IBVM Irlandesak (Leioa).
Gipuzkoak bi ordezkari izan ditu La Anunciata Ikastetxea eta Deustsche Shule Ikastetxe alemaniarra, biak Donostiako hiriburuan kokatutakoak. Azkenik, Araba lurraldearen ordezkari bakarra Jesusen Bihotza Karmeldarrak.
Modalitatea | Ikastetxea | Probintzia | Proposamenaren izena | |
---|---|---|---|---|
Demo. Física | Anaitasuna Ikastola | Bizkaia | Standarik egiten ez duen puxika | |
Demo. Física | C. Alem. Deutche Shule | Gipuzkoa | Azpigorri eta kamara termikoarekin esperimentuetan | |
Fisika | Lauro Ikastola | Bizkaia | Faktore ezberdinen aurrean ile ezberdinen erresistentzia | |
Fisika | Anaitasuna Ikastola | Bizkaia | Botilatik gora igotzen duen ura | |
Fisika | Carmelitas S. Corazón | Araba | Argiaren abiadura kalkulatzen mikrouhinaren bidez | |
Matematikak | Lauaxeta Ikastola | Bizkaia | Matemoda | |
s |
Lauaxeta Ikastola | Bizkaia | Printing ·D Maths | |
Kimika | Anaitasuna Ikastola | Bizkaia | Esperimentatuz | |
Kimika | Anaitasuna Ikastola | Bizkaia | Azukrezko piruletak | |
Zientz.Teknologia | IMFPB (Ermua-Mallabia) | Bizkaia | Enterprise | |
Zientz.Teknologia | Pañascal S.Coop. | Bizkaia | Deskubrimendua, asmakizuna, berrikuntza | |
Zientz.Teknologia | Lauro Ikastola | Bizkaia | Autoa vs natura | |
Zientz.Teknologia | Begoñazpi | Bizkaia | Ardiak nola babestu otsoarengandik | |
Eszenaratzea | San Pelayo Ikastetxea | Bizkaia | Desafio Challenger | |
Jasangarritasuna | Berriz BHI | Bizkaia | Mundu hobea prestatzen | |
Jasangarritasuna | Lauaxeta Ikastola | Bizkaia | Bide gorriak sustatuz | |
Jasangarritasuna | La Anunciata Ikastetxe | Gipuzkoa | Ingurunea zainduko al dugu? | |
Zientzi, ingenieritza eta baloreak | IBVM Irlandesas Leioa | Bizkaia | Zure etorkizuna, zure erabakia | |
Laburmetraje zientifikoak | IBVM Irlandesas Leioa | Bizkaia | Cells everywhere | |
Bio medikuntza eta osasuna | Lauaxeta Ikastola | Bizkaia | Konponbide proposamena tabakoaren filtro edo arazketa aldatuaz erretzeak organismoari eragiten dizkion kalteak gutxitzeko | |
Bio medikuntza eta osasuna | Lauaxeta Ikastola | Bizkaia | Proposamen merkea alkoholak auto istripuetan duen eragina murrizteko |
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua