Aitor Hernandezek segidako bigarren garaipena lortu du Urduñan
Aitor Hernandezek (Specialized-Ermua Innpulso) bigarren garaipena lortu du hasi berri dugun denboraldian, Urduña Hiriko Ziklokros Sari Nagusia 2017 irabazi ondoren. Urduña Euskadin jokatuko diren ziklokros proben estreinakoa izan da. Urduñakoa segidako bigarren garaipena da aurreko asteburuan Kantabrian, Los Corrales de Buelna herrian lortutakoaren ondoren.
Ermuarrak ez zien inolako aukerarik eman gainerako txirrindulariei. Zirkuitua oso lehor zegoen eta hasieratik tiratzen hasi eta lasterketaren buruan bakarrik geratzea lortu zuen. Minutuak eta bueltak aurrera jarraitu ahala hartutako abantaila handiagotzen joan zuen, azkenean helmugan lehena izanik, bigarrenari, Ruiz Larrinagari, 46 segundo ateraz azkenean.
Proba amaitu ostean Hernandezek egindako balorazioa ondokoa zen: “Karrera oso oso azkarra izan da, hegoak izan ditugu… Hasieratik nire helburua aurrea, burua hartzea eta erritmoa markatzea izan da. Estrategia horrek funtzionatu egin du, positiboa izan da eta sasoian nagoela agerian jarri du, batez ere, gogotsu. Motibazio handiaz. Lehen garaipen hauengatiko poza denboran ea gehiago luzatzerik dudan”.
Ermuarrak aste garrantzitsua dauka aurretik, gogorra eta eskaera handikoa Burgosen hiru lasterketak orrituko baititu lau egunetan. Osteguneko jai egunean Fresno de la Rodilla izenekoan izango da, larunbatean Medina de Pomarren eta igandean Villarcayon. Erronka beraz aurretik. Lau egun horietan “bakoitza non eta nola gauden ikusi ahali zango da eta errekuperatzeko dugun ahalmena nora artekoa” erantsiz.
Lotutako albisteak

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke