Haurren Kontseilua biltzen hasiko da: aholkularitza haurtzaroaren ikuspuntutik

17.10.17
Reunión del Consejo de la Infancia
Haurren Kontseilua
Hiri Hezitzailea
Hezkuntza
Erakundea

Ermuko alkatetzak aholkularitzarako eta lanerako organo berria izango du aste honetatik aurrera. Ez da ohiko taldea izango, ez horixe, izaera berezia edukiko du herriko ikastetxeetako eta Lehen Hezkuntzako 12 ikasle gaztek osatuko baitute. Taldea aldiro bilduko da –hilean behin egiteko asmoa dago- alkatearekin herriko gauzetan beren ikuspuntua helarazteko eta, bestelako ikuspegi batetik aholkularitza eskaintzeko. Ekimena ‘Hiri Hezitzailea’ proiektu zabalagoaren baitan kokatzen da, gure herria nazioarteko sare horren kide baita maiatzetik.

Aste honetan lanari helduko dio Ermuko ‘Haur-kontseiluak’. Ostiralean –urriaren 20an- izango du lehen bilera, noiz herriko ikastetxeetako 12 ikasle -9 neskatila eta 3 mutiko- bilduko dira udaletxean, herriko hainbat gaien inguruan beren ikuspuntua ematen eta beren proposamenak zuzenean helarazteko. Esan bezala, bilerak hilean behin egingo direla aurreikusi da, hurrengoa azaroaren 23an egingo delarik. Hurrengoetarako proposamena ere luzatua dago, -urtarrilak 25, otsailak 22, martxoak 22, apirilak 26 eta maiatzak 24rako- baina agendan aurreikusitakoaren arabera uztartu beharko. Parte hartuko dutenek gaztetxoek boluntarioak dira eta herritar legez jardungo dute, bere izenean eta ez ikasgelaren ordezkari gisa.

Ekimen politiko berria da, herria haurtzaroaren ikuspegitik landu eta eraldatzen laguntzeko asmoa duena, bestelako ikuspegia eta balioa erantsiz. Beraien begietatik ikusitako jaso nahi da, herritar –eta etorkizuna- diren heinean kanpoan ez lagatzeko eta haurtzarotik bertatik herrigintza eta parte-hartzea ezagutu eta sustatzeko asmoz. Gazteen ahotsa entzun eta ezagutzeko modurik zuzen eta esanguratsuenetakoa da eta, batez ere, politikari eta arduradunek aniztasunetik edan eta ikaste-aberaste prozesuan murgiltzeko aukera paregabea.

Haur-kontseiluak izango duen lehen bileraren ezaugarriak

Totorika alkateak haur eta partaideei udaletxean egingo die harrera goizeko 9etan. Agurtu eta elkar ezagutu ondoren, gai zehatz baten inguruan erronka bat proposatuko die, horren inguruan lan egin eta proposamenak bildu beharko dituztelarik hurrengo saioetan zehar.

Haurrek bileretan dinamizatzaile aditu baten laguntza edukiko dute. Taldea gaiak aztertu eta proposamenak egiten ahaleginduk oda, alkateak eskatu edo planteatutakoari erantzuteko.

Bilera eta lan saioetan, neskato-mutilek alkatearen aholkulariak direla adierazten duen peto eta txartel identifikatzailea izanen dute. Bilera hasi aurretik, hiru orduz -9etatik eguerdira bitartean- bilduta izango direla jakinaraziko digute udaletxeko langileoi.

Lotutako albisteak

Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
Ermuko Haurren Kontseiluaren aldarrikapen ibilaldiaren kartela | Cartel de la caminata reivindicativa del Consejo de la Infancia de Ermua
30.04.25
"Zure txakurra gustatzen zaigu, bere kaka ez!"

Haurren Kontseiluak aldarrikapen ibilaldia antolatu du datorren maiatzaren 7rako, asteazkena
Imagen
30.04.25
Udal liburutegiak ordutegia luzatuko du ikasturte amaierako azterketak direla-eta

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere